Negar-malkoek asaldatzen nauteOndoezik, ezertarako gai ez naizela datorkit bururaZiur dudan gauza bakarra zeu zara, eta ez zaude nire ondoanIparra galdu dudala uste dut, ez dakit nora noanAgian zerorrek ere ez duzu jakingo zein den bideaBaina zurekin beti jakingo nuke behar denean nora itzuli
Behin, amodio platoniko bati idatzitako mezua:Agur, bizi huntan banandurik garelakoAgur, gure ezpainak elkartuko ez direlakoAgur, maitatzeak lehenbizikotz min egiten duelakoAgur, odola xahutzen dudalakoAgur, ulertzen nauzulakoAgur, maitea zaitudalakoAgur, agurtzen nauzulako...Agur, maitez, zurekin gabe
Bion larruak urratzeko gogoz jeiki naizumekeri denak alde batera utziz, jateko gogoa, basatasuna piztu dutezeren jabe enaizenez, txikizioan dut ihesbidea;hondora eraman gabe, ezjakintasun eta ahaztearen goxotasuna eman nahi dizkizutNoizbait beste azalik sentitu baduzu, ez zen horrelakoa izangomehetu egin dut, higatu; denak zentzua izan dezan, ager nadinNire helburua ez da gozatzea, ezta biotako inork atseginik sentitzea Ez dizut sexua eskaintzen; arnasa, nahia eta izerdia baizik:gogoa, aseezintasuna eta bortizkeria begietara begiratzen zaitudan bitarteanErakutsi nahi dizut, mundu hontan ez ...
Olerki hau bapatekoa izan da guztiz. Hitzak nire ahotik atera dira, eta piskanaka, eta puntuazioa erabiliz, izkiriatzea lortu dut: Hotz larriak azala gorritu eta hazkura ematen du. Oinazea dator gero, denbora luzean, sentitze ezarekin bukatzeko. Behin gorritu ninduzun, eta usaintzeko gura zitzaidan sartu Oinazez bete nintzen, onartu arte, argi bila, egonez... sentitzeko gaitasun ezarekin bukatzeko Hotzez hiltzean, argi beraren usainez naiz piztuko
Musikan jaio nintzeneta musikan naiz hilkobiluzik utzita ere ez didate ukatukojadanik nire ondoan etzaudeinguruan ezer ere ez dagohotsak berriro atera bitez inoiz baino ozenago
Jendeak galdetzen du maitasuna non dagoen.Nik, behin, zugan aurkitu nuen;berez, beste inon izaterik ez baitzen...
Beldurrez begiratzen diot igandearietxeari, pakeari, ahal eta ezinariBukatzen den epea; galdu dabaina ezin amaitu behar bezalaDenak ahaztu baitirade nitaz.Gaueko tirabirak buruan bueltakaeta helburuak urruti, burua lehertzearPlanteamendu zailenak orain egin beharZergatik beti behar? Zergatik behar?--Igande arratsalde batek diobizitza bide onetik doan--
Nola zaitut ba ahaztuko?Ederra zen dena; orain gutxiagoIragana ez doa, beti dago zeozerzugana gerturatu eta nahiak biziaraztekoNi, bai, ahula, kottadua, ezgauzagaldurik, aseezina asearazteko bidaianbehin eta berriz esanez: ni naizela garrantzitsuena orainbaina ez dut hori nahiBerriz sentitu nahi dut, berriz biziberezitasun guztiak dastatu egunak iziaraziJeiki naiz, ahazteko esperantzazegin dut egin beharrekoabetiko zalantzazohera noan honetan zure argazkia begiratuazjakin beharra dut noizbait zurea izango al naiz?
Bizi naiz, maitezbizi, izatezahazturik ez dut batere etorritako sentipenakbildu dira esanez bete gaitezkenik badelagu geu berezjainkorik badenik jakinik ala ezsenti badezaket esan diezaioketbeste guztiarekin baterabetiko lezhemen naizela eta izangoahazterikan ez baitago maitasunik badenez-- musika gure baitan dago, maitasunik ederrena gugan dago, maita dezagun gure burua egunez egun gehiago --
Poema hau bloga irakurri eta idazten didazuen orori eskeintzen dizuet, aurtengo udaran idatzi nuenen artean hobeenetarikoa dela uste dut. Batez ere Sugoiri, askotan idatzi baitit.Artelan batzuk ederregiak dira itzaletik ikusiak izateko:Lekukoaren sentsazioabeti han, dena ikustean, beste sentimenduen hatsa barnean nabarizsentimendu ederrak, ederregiak norberarenak bihurtzeko.Odolaren ibilia lasaitu; iritsi da gelditu eta errealitatera itzultzeko uneadenetarako egina naiz; baina laberik ez duen orea... barnean gorderik jarraituko duen loreaEsnatu! Jeiki nirera!Ez baitut uste inoiz ene aurrean...
Olerkiak maite dituen ororentzat, nire batzuk ipiniko ditut bertan, besteenak entzuteko asmotan. Maite dut euskarazko olerkigintza, eta maitasun hau orain dela gutxi jaio zait, besteon iritziak eta sentimenduak nahi nituzke parteka. Idatzi, ez geldi atzera!