Odolaren Mintzoa

Irinik hoberenarekin egin orea ere ez da ogia labean axala egin artean

maite

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-10-11 22:32

                              Zergatik ni, beti bide okerretik noana?beti ezegokiena dudana maite, maite enauena                             Agertuko ote beti bide onetik doana?beti egokiena duena maite, maite-ko nauena...


Erahilez

1
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-10-07 21:43

Maite zintudala esan nizunean zerbait hil zen nire barruanGorderiko axal fin eta ezti hura aldentzen nabaritu nuenJakin, banekien, bizitza ene eskuetatik irtena zelaZure gorputz osoarekin bat egin, edota betirako galtzekoOrain, amaigabea iruditzen zait denbora batzutannoizbait aukeraren bat galdu dudala, zeozer egin behar nuela...Jina zarela, hori egi bakarra, pauso ixil eta xuabeekin, min gehieneko zauriek bezalaEz doazenak, orbanak egiten dituztenak, bidea eten, baina jarraitzen uzten dutenakPauso bakoitzean aurrekoa gogoratzea gogorregia daJoaten dena berreskuratzea, batzutan ezinezkoa b...


txin txin

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-10-04 21:46

Txin txin zenioen txikitanbildu ere bildu zaitut, emeki patrikanorain etzara zenbakia besterikhilabetero pantailatxo batean begiratzen dudan zenbakiaAlaitzeko zara noizbaitetanbaina askotan azkarregi zoaz nire eskuetatiketorri baino lehen joanhitzartua zaitutez zara niretzat, partekatu beharra dutNoizbait amesten behar adina zarela niretzatzenbaki potoloa, borobilaez gauzak egitekoez alaitzekoez bizitzekonirekin behar zaitut zutaz ahazteko


Agur

2
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-09-30 12:29

AgurEgidazu agurez esan, egingaurik ezez eta egunikelkartzeko zorterikgaldu gabeahaztu barikzu handik eta ni hemendikbeti elkartuzagurturik


Isiltasunez begiratzen didazuhotzez gerturatzeniluntasunez ukitu ninduzunbeharturik hitz egitenAmaigabea, amaiezina amaitu da, horra neguabehar nuena, nahi zenuenaesnatu dugu egunabegi ederrez gurutzaturikgogoa beti gogora


Jo dezagun

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-09-27 18:32

Desiratzen pasa ditut orduak, egunak, urteaknahi batzuek betez, bizitza eginazBadira hortik goraka daramatzaten gogoaksentitze hutsean jaio zirenak, proiektu bihurtuakBat egitean oinarria duten ametsak diraezin nireak bakarrik izan, ezin askeak.Egitan, uzten banauzue, enaiz ezerdenok behar zaituztet, nire ondoanamets hauek elkarbanatzeko dira, zeozer lortzekoBidean gal gaitezkeen arren, hutsik egin ezeanberen helburua lortu edo lor dezaketenaketa batez ere gure bizitza indartuko dutenakBegiak itxi nituen atzo indar osoz nire musika ikusteko gogoz bertan ageri ziren ondoan izan ditudanak ber...


Abesti hau niretzat olerki hutsa da, ingelesez egonda ere beti izango dut bihotzean1. No new years day to celebrate no choc'late covered candy hearts to give away No first of spring, no song to sing in fact here's just another ordinary day 2. No April rain, no flowers bloomno wedding Saturday within the month of June.But what it is, is something truemade up of these three words that I must say to you:I just called to say I love you I just called to say how much I careI just called to say I love youand I mean it from the bottom of my heart3. No summers high, no warm Julyno harvest moon to l...


abes

1
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-09-23 12:58

Belarrietan jaiotzen den sentsazio bat, gorputz guztitik doapuntu denek erreakzionatu arte, zentzua lortu arte;ezin dezaket esan zerekin abesten den, dena da bat.Inoiz baino argiago dut zer naizen eta zer nahi dudan izanlotura guztiak eten egiten baitira, ez dut beste ezer beharsentitu, bizi, besterik gabe bizi.Maitasunik sakonena musikan jaio zen, hori argi dutbera gabe maitatzea ezinezkoa da.Ore horretatik gara denok eginakbatzuek, izateari erantzuten diogubeste batzuek ez, baina badakite zerbait dagoelaGauza batzuetan sinistea zaila izan daitekenik argi dut musikan dudala beti sinistukoe...


(izengabea)

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-09-19 17:10

Begira geratu nintzaizunean itsutu egin nintzenez eguzkia zarelakobidea galdu nuelako baizikahaztuz, dena hasi zen berriz.Argi berriak zetozen nireganahobe esanda argi zahar berpiztuak,hobeak izan ziren uneak,maitasunaren magalean sentitu nintzenekoak.Gero eskua eman zenidanzuregandik jaso nuen zati txiki bateta erantzuten nintzen saiatzenerantzunak samurrak bailiran.Hitz(ak) egitea erraza daez ordea berauetan ez galtzeahitzek saldu ninduten, eta haien atzetik bi begiekOrain hemen nabil, hondoratzenegunero berriz ere ikasten Berriz zu barik bizitzeneta pentsatzen...Zurekin egoteko ez bazenb...


Nizuke

1
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-09-17 21:49

Ederra zarela esango zizuten jadabaina ez zenbateko edertasuna zabaltzen duzun...Zure hitzak entzungo zituzten baina ez nire belarrien arretaz, musika bailitzan...Muxu ere emango zizutenbaina ez gorputzeko odol guztiaren garra hustuz...Larrutan egingo zizutenbaina ez arima xurgatu, izaite osoa sentitu zein ahaztuz...Maite ere, maiteko zinduztenbaina ez bizi, sufritu eta izan beti zure izenean...Argi dut bortitzegia izan daitekeelabaina ezin dizut naizen guztia baina gutxiago eskaini


odol 1456151938969

Olerkiak maite dituen ororentzat, nire batzuk ipiniko ditut bertan, besteenak entzuteko asmotan. Maite dut euskarazko olerkigintza, eta maitasun hau orain dela gutxi jaio zait, besteon iritziak eta sentimenduak nahi nituzke parteka. Idatzi, ez geldi atzera!