Jo dezagun

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-09-27 18:32


Desiratzen pasa ditut orduak, egunak, urteak
nahi batzuek betez, bizitza eginaz
Badira hortik goraka daramatzaten gogoak
sentitze hutsean jaio zirenak, proiektu bihurtuak
Bat egitean oinarria duten ametsak dira
ezin nireak bakarrik izan, ezin askeak.

Egitan, uzten banauzue, enaiz ezer
denok behar zaituztet, nire ondoan
amets hauek elkarbanatzeko dira, zeozer lortzeko
Bidean gal gaitezkeen arren, hutsik egin ezean
beren helburua lortu edo lor dezaketenak
eta batez ere gure bizitza indartuko dutenak

Begiak itxi nituen atzo
indar osoz nire musika ikusteko gogoz
bertan ageri ziren ondoan izan ditudanak
bertan amodiorik bortitzenak
bertan behar eta zailtasun guztiak
lagunok, jo dezagun gaur ere berriz amesteko



Utzi iruzkina: