Erahilez
Maite zintudala esan nizunean zerbait hil zen nire barruan
Gorderiko axal fin eta ezti hura aldentzen nabaritu nuen
Jakin, banekien, bizitza ene eskuetatik irtena zela
Zure gorputz osoarekin bat egin, edota betirako galtzeko
Orain, amaigabea iruditzen zait denbora batzutan
noizbait aukeraren bat galdu dudala, zeozer egin behar nuela...
Jina zarela, hori egi bakarra, pauso ixil eta xuabeekin, min gehieneko zauriek bezala
Ez doazenak, orbanak egiten dituztenak, bidea eten, baina jarraitzen uzten dutenak
Pauso bakoitzean aurrekoa gogoratzea gogorregia da
Joaten dena berreskuratzea, batzutan ezinezkoa baita
Zer daiteke sor, zein helbururekin, jakinda barnean zenuen hoberena erahil duzula?
Iruzkinak
Sugoi 2007-10-08 22:47 #1
Ze polita... hau onenetarikoa nire ustez! Segi horrela eh!<br />
Utzi iruzkina: