Odolaren Mintzoa

Irinik hoberenarekin egin orea ere ez da ogia labean axala egin artean

Gehiago

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-04-20 09:19

Helburuak finkatu nahi ditutbete eta berri batzuetara jotzekoHau ez da amaitzen, horrelakoa da:gizakiaren izaera berezkoa.Beti gehiago nahi, gehiago behar.Bai, gehiago eskatzen diot bizitzari; guztiarinire buruari berari eskatzen diodan heinean.Gero eta gehiago naiz; gehiago dakit,eta gehiago egiten dudan biitartean senti dezaketnahiak ditudala, nonbait nagoela, zerbaitetarako:muxu gehiago lapurtzeko edertasunari,musikarekin larrutan egiteko, gorputz osoaren zein osoen indarra sentitzeko.Gehiago nahi dut, emateko prest nagoelako.Gehiago nahi dut, biana inoiz ez hutsaren truk...


Ilusioak eta ametsak, aldatu egiten dira denboran zehar, baina nik hemen jarraitzen dut, eguraldiari begira. Ixilik, itxoiten, begira... noiz benetan ederra den zerbait ikusi eta sentitzeko esperantzaz. Sentsazio jale Asko ikusi eta entzun dut honaino iritsi arte, baina berriz  beharko dut guztia entzun noizbait hau amaitzen den artean


Ameskeriak

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-03-02 22:57

                    Esperantzarik gabeko agure baten kulunkaulkian eseri naizzeruari, edo, behintzat, zerutzat hartu nuen sabaiari begira:hara hona                   dudana nuena-------            Kolore eta irudi ezberdinak zaizkit nahastu eta osatu;eta ni begira,inoiz gertatu denaren edo litekeenari so.Bidaia ez berezia da, are guttiago goz...


Eman labankada bat!Eman, agure zahar honi, ez baitu besterik mereziAkats orotik ez du ez ikasi ez ikasiren.Bederen, galdu du zuen izen guztia.Amaigabe jarraitzen du aurreraatzera ere begira, iltzeak begietan.Altzairu gordinez estalirik, itzala goraipatuz.Esku zabaletan ur guztia erortzen den heinean isurtzen da arima baten bide ohizkoegiaeta agur bat emateak ere beldurra pizten dio.Zer egin nahi ote du(t) egun belztu honetan?Ohera sartu, eta ahaztu izaitearen osotasunaErdi bizirik darraielarik aurreraoraindik egon ahalko du eta hitz egin agertzen zaizkion maniki bizidun guztiei.Esan nahi du...


b a k a r

1
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-02-05 15:19

Jendez inguraturikkanpora begirabarrurantz joan etazer da gelditzen zaidana?Hamaika aldiz galdu eta berreskuratzen dutnorbaitekin egoteko beharraGelaren alderik ilunenari begirapixkanaka gauza guztiek forma hartzen dutebaina ez da bizidunik den ezer eratzenGaua iritsi daeta burura dezakedan ezerk ez dit hitzik egitenez eta besarkatu oheanIrudikatzen bizizjada ohituta betiko bakardadean


adierazi

1
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-02-02 14:44

Astor Piazzolaren soinuaren ondoanakorde biziekin nahasteanene maiteƱoari begiramundua bihar bertan amaituko balitz bezalagozatuz daukadan guztiabi besoz besarkatzen dudan bitarteanbegiez maite dudala adierazteaneta musikak nire ahotik hitz egiten dueneaneskaini diezaioket benetaneta  esanzer dagoen nire barneanzer ematen didan...zer nahi dudan:egon gaitezela beti elkarren ondoan


Maitatzea

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-01-13 22:42

Aspaldion inspiraziorik gabe nabil, baina gaur esaldi bat sartu da nire buruan eta ezin izan diot besterik gabe muzin egin.Beti esaten diot jendeari, maitatzeko lehenbizi bakoitzak bere burua maitatu behar duela. Eta izugarrizko definizio eta gauza idazten ditu jendeak maitasunaren inguruan. Nik, hasierako puntu hori kontuan harturik, uste dut maitasuna esaldi honek adierazten duela nire kasuan:Maite zaitut, zure ondoan nagoenean hobea naizelako, gehiago maite dudalako nire burua...Igandea da, badakit. Egunotan beti datorkit burura horrelako zeoze. Bihar, astelehena izanik, betiko eguneroko...


Haizeak ia dena eraman dezakeurak ito dezakeen bezala, hutsuneak betezLurrak irensten duena, nekez azaleratuko daeta suak gelditzen den oro erraz erreko lukeHala ere, jendeak noiz aurkituko zain:hortxe, izango da beti egia...


beize

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-12-07 16:17

Berriro ere hasteko gogoa nuelakoidazten dizut ene barneko itzal eder horiiluntasunak ez dizu erasanbertan darraizubeti nire atzetikIragan ditudan bideekbeste berri batzuetara eraman nautehala:askotan sentitu dut berritzen nintzelazerbait hartzen nuelaorain bazatorzkitberrizbeti bezalairribarre bat ahoaneta hainbat buruhauste barneanMagal goxo batean jaio nintzelakobadut maitekiro pausuak emateko gaitasunahori danire ondasuna


Hitzen jolasa 2

1
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-11-25 19:32

Bueno, aldaketa eta guzti. Eskerrik asko, animoengatik!!!!Hitz batek bestea jan dezake ez badira lotzen zerbait esatekoNahi nuen dena hitzez osatu zen; batez ere zu ikusteanEz ginen inoiz lotu, ez argi, ez eder sortuAldiz, hamaika esanahi berri elkarri itsatsi dizkioguGaur, banandu gaituzte, edo banandu gaituzuJango ninduzulakoan, berriz naiz sortuZuk, osatzeko bildurra; nik irentsia izatearenaMundu hontan nirekin batzea, gehiegikeriaOrain, nahiago dut berriz jaio, esanahi berri bat emanjta jaio naizen honetan, ez dut hizkirik ahantziko


odol 1456151938969

Olerkiak maite dituen ororentzat, nire batzuk ipiniko ditut bertan, besteenak entzuteko asmotan. Maite dut euskarazko olerkigintza, eta maitasun hau orain dela gutxi jaio zait, besteon iritziak eta sentimenduak nahi nituzke parteka. Idatzi, ez geldi atzera!