beize
Berriro ere
hasteko gogoa nuelako
idazten dizut
ene barneko itzal eder hori
iluntasunak ez dizu erasan
bertan darraizu
beti nire atzetik
Iragan ditudan bideek
beste berri batzuetara eraman naute
hala:
askotan sentitu dut
berritzen nintzela
zerbait hartzen nuela
orain
bazatorzkit
berriz
beti bezala
irribarre bat ahoan
eta
hainbat buruhauste barnean
Magal goxo batean
jaio nintzelako
badut
maitekiro
pausuak emateko gaitasuna
hori da
nire ondasuna
Iruzkinak
Utzi iruzkina: