Lekukoaren sentsazioa

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-10-14 12:49
1


Poema hau bloga irakurri eta idazten didazuen orori eskeintzen dizuet, aurtengo udaran idatzi nuenen artean hobeenetarikoa dela uste dut. Batez ere Sugoiri, askotan idatzi baitit.

Artelan batzuk ederregiak dira itzaletik ikusiak izateko:

Lekukoaren sentsazioa
beti han, dena ikustean, beste sentimenduen hatsa barnean nabariz
sentimendu ederrak, ederregiak norberarenak bihurtzeko.
Odolaren ibilia lasaitu; iritsi da gelditu eta errealitatera itzultzeko unea

denetarako egina naiz; baina laberik ez duen orea... barnean gorderik jarraituko duen lorea
Esnatu! Jeiki nirera!
Ez baitut uste inoiz ene aurrean loretuko den ezerrik.

Zendua dut, hamaika istorioren tamala
estu harturik denen usai hutsala
Goraipamenak aipamen, sugarrak zingar, aukeren ederraz ezin naiteke inoiz ase
besteen aukerez bizi ezin halere

Sentimenduak: behintzat hor zaudete
noizpait gara aurkituko, itzalean ziurrenik ere
besteei begira; negar, oinaze zein aiene
etenik nahi ez, jada ezer ez banaiz ere


Sugoi

Sugoi 2007-10-14 18:05 #1

Ba eskerrik asko dedikatoriangatik eh! Oso polita poema, betikolez...<br />


Utzi iruzkina: