Denbora gehiegi
Itxoiten pasatzen dut denbora gehien
autobus geltokian nagoenean, azokan txandaren zain
ordenagailuari begira, web orri hori noiz kargatukoan...
Ez, gehiago itxoiten dut.
lan hobeago bat lortzeko, eguraldi ederrari
atera berri zaidan granoa sendatu, oporrak iristeari...
Are gehiago itxoiten dut:
noiz izango ote seme-alabak izateko gai
etxe huntatik atera eta bakarrik bizitzen jarri
senideren bat hospitaletik noiz irtengo
amak maite nauela berriz esan...
Itxoitea da nire patua:
agurtzen garen unetik hurrengora pasatzen den tartea
jasangaitza, okerrena
nirekin ez zaudenean zertan ari zaren ez jakitea
zure bizitzan txanda nahiko ez izatea
betirako itxoitea...
Iruzkinak
Sugoi 2007-09-04 08:51 #1
Denon patua da itxoitea... baina, patua ez al genuen guk eraikitzen?
Ozly 2007-09-04 14:41 #2
Ez beti, ez nire ustez. Hainbat aukeraketa gure esku dauden bitartean, batzuek ezin ditugu kontrolatu. Are gehiago, ederrenetakoak zoriz guregana etortzen direnak dira. Bapatean, beste ezer pentsatu gabe, zuzenean; ez al dira ederrak?<br />Gainera nire etorkizuna kontrolatu nahi badut ere, besteek ere berena kontrolatu nahi, eta ez dira beti nire esperantzen barruan ibiltzen. Zein zaila den, maitatu, eta batez ere maitatua izatea, jada maitatzen denean.<br />
Utzi iruzkina: