Txakur bi
Bi txakur dira kalean
batak zaunka egiten duen bitartean,
besteak ez dio kasurik ere egiten.
Zaunka ozena da, indartsua,
gero eta altuagoa, zorrotzagoa...
eta begirada sakon bat ororen gainetik.
Ipurdia usaituko lioke bai gustora!
Nahiz eta bestearen berri izan, ez du erantzuten
nabaria da tentsioa baina ez dira gerturatzen
beste denak bieri begira.
Galdu dute aukera, aldentzen dira
Zoriak berriro noiz ditu elkartuko?
Biharko paseoan agian...
- Zaunka egiten badizut begira nazazu begietara -
Iruzkinak
Utzi iruzkina: