nire lore polita
Lore polit goiztiarra aurkitu nuenean
Egunak laburtu egin ziren,
gero luzatu, usaina dastatu ahala
ikusteko beharrez, zainetan sentitzen nuen
Beti nuen gehiago zaintzen zimeltzera zihoala
Nire esku gosetiez inguratzen nuen
Bere usainak eguneroko egitean laguntzen zidan
Ez nekien bere mota, kolorea ageri ere ez baitzen
Behar zituen laguntzak inoiz agertu ez zizkidan
Baina bere irekitzearen itxoitean nire bizitza ahaztu nuen
Etxera eraman nahi, baina lurra ez zen nirea
Hainbat belar sendo baina ez itxurosoetatik irteten zen
Denek zuten bere egitekoa,
Bai, denak bazka ederra ziren
Loratzea, gehiegizkoa izan zitekeen horien artean
Azkenik negua etorri eta ezin izan nuen egin ezer
Baina usain horiek beti ditut gogoan
Primadera ere noizbait baita etortzen
Lore itxi baten barruan galdu zen nire bizi osoa
Nondik sortu ez jakinik, berarekin galdu nintzen
Iruzkinak
Utzi iruzkina: