LAUBE

Lautadako bertso-eskola

Joan zen larunbatean Gasteizen egindako prentsaurrekoan eman zitzaion hasiera, 2009ko Arabako bertsolari txapelketari. Txapelketa berezia izango da aurtengoa, besteak beste txapelduna eta txapeldun ordeak Euskal Herriko txapelketa nagusira joateko aukera izango dutelako. Ibilbide luzeko urtea beraz 2009a, bertsozaleok gozatzeko urtea.                           3. kanporaketa, erabakiorra Otsailaren 21ean Amurrion eta Otsailaren 27an Oionen lehen bi kanporaketak jokatu os...


2009ko otsaila

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-02-08 09:53

ARABAKO BERTSOZALE LEKARTEAREN BERRIPAPERA. Egin zaitez bazkide KLIK batean Ba horixe... SUSTRAIAK ERROTUZ!!! Garrantzitsua da Arabako Bertsozale elkartearentzat Arabako Bertsolari txapelketa. Nola ez da bada izango! Urte osoko egutegia eta bertso jarduna baldintzatzen duela esan genezake: lana dakar, antolatu egin behar da, babesleak bilatu, kanporaketen eta gainontzeko saioen lekuak lotu, komunikazio lana egin…Ez elkartearentzat bakarrik, bertsolarientzat ere garrantzitsua da ABeTx (kasu honetan 09). Entrenatzen hasten dira (batzuk modu intentsiboan, beste batzuk modu “destent...


Santa Eskea Ohitura zaharrak berritu nahirik, otsailaren 7an, 17:30etan Monkloatik abiatuta kalez kale ibiliko gara herrian zehar. Hartu baserritar jantzia eta makila Animatu eta parte hartu!   HERRIKO BERTSOAK Zorion etxe hontako denoi, oles egitera gatoz aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz, baina eztarriz sano gabiltza ta kanta nahi dugu gogoz.   Agate Deuna bezpera dugu Euskal Herriko eguna, Etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua duguna. Guraso gazte ta umeak pozik eginez gaurko jarduna Arrautza ogi ta gazta goxoa s...


Bertso eguna 2009

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-01-21 15:26

Urtarrilaren 24an ospatuko da Donostian Bertso Eguna "joan - etorrian" lelopean. Sarrerak eskuratu nahi badituzu klikatu hemen eta bete formularioa.Egitaraua:- 12:00etan: Bertsolariak bulebarrean.- 18:00etan: Ekitaldi nagusia Kursaaleko areto nagusian.- 21:00etan: Afaria eta festa Kursaal Martin Berasategi jatetxean.HAR EZAZU PARTE BERTSO EGUNEAN ETA BIDALI KURSAALEKO EKITALDIAN BERTSOLARIEI JARTZEKO GAIAK!!Bidali zure proposamenak! - Deitu edo mezua bidali 685 728 518 telefono zenbakira edo idatzi sustapena@bertsozale.com helbidera.SARREREN ERRESERBA:Ekitaldirako sarreren erreserbak urtar...


Urte berri on

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-01-09 22:57

  Kaixo lagunok Arazotxo batzuk tarteko ezin izan dugu aste honetan bertso-eskola hasi. Baina datorren astean gogoberrituta ekingo diogu gure lanari. Ados? bitartean txintxoak izan eta freskatu zuen ideiak giro paregabea dago horretarako eta... OIHANE


Dulantzi eskola 2008-2009

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-01-01 18:41

  Dulantzi Eskola – Dulantzi - 5. A Ai zapotxin   Ai zapotxin ez dago zer egin eskola eta etxeko lanekin!   Etxeko lanak mila bidaltzen hasita oso aspergarria da gure gramatika.   Gure ingurunea da inportantea, baina batzutan dago oztopoz betea.   Ai mama mia ezin duzu barre egin gorputz hezkuntza orduan irakaslearekin!   Musikaren soinua oso txarra da ta askoz nahiago dugu egitea zarata!   Guri gustatzen zaigu euskara egitea baina ez zaigu gustatzen klasea ematea.   Ingeleseko ordua ze aspergarria baina irakaslea bai dela lamia!   Bai desatsegin...


Araia eskola 2008-2009

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-01-01 18:32

  Araia Eskola – Asparrena – 5. maila Txanogorritxu rokera   Bere amatxok esan zion: - gitarra hartu! eta txanogorritxuk irtetzeko eskatu. ...Ondo portatu eta letrarik ez ahaztu eta ordu batetan etxera bueltatu   Txanogorritxuk hartu beharko txanpon batzuk. Otsoa agertu zen - ta zer nahi duzu zuk? - Lore sorta polit bat Eman behar dizut Nahi baduzu motorrez Eramango zaitut!   Txanogorritxu heldu zen zorabiatuta eta atera joan zen oso amorratuta. -Otsoa ezin da sartu! Porteroak ohiuka -Bueno ba utziko dut Farolan lotuta!   Otsoak esan zion - hau da zure kulpa! Bain...


Pedro Lope de Larrea ikastola - Agurain – 5.A Artzai gezurtia   Behin batean artzain bat 20 urterekin, ibiltzen zena beti umore onarekin, bere txakurrarekin ta makilarekin, mendira atera zen Bere ardiekin.   Mendira joan zen bera bokata hartuta eta bera zegoen oso aspertuta harri bat hartu zuen hasi zen keinuka… otsoa zetorrela hasi zen oihuka   Artzainak beti zeukan ondoan txakurra, artzain hori bazen bai pittin bat maltzurra. Otsoa zetorrela… hori bai beldurra! Otsorik ez zegoen dena zen gezurra.   Artzainak esan zuen: - Lagundu mesedez! - harrapatuko dugu, ez du egin...


bertso poteoa DULANTZIN

laube 1456150861201 LAUBE | 2008-12-07 19:15

Izan daiteke euskaren nazioarteko eguna Abenduaren 3a delako, ziurrenik hori izango da, baina kontua da arabako Lautadan bertsoak udaberrian beharrean udazken-negu partean loratzen direla. Dulantzi ere izan dugu horren lekuko gaur. Bertso poteoa izan da tabernaz taberna eguerdian eta han izan gara Rikardo Gonzalez de Durana eta Asier Otamendiri konpainia egiten Lautadako bertso-eskolako zenbait familia. Zarata egin dugu behintzat. 3 ordu luze aritu gara panderoa, trikitixa eta ahotsak astintzen. Azkenerako inork ez zuen etxera joan nahi. Hona hemen bertan ateratako argazki batzuk.


Abenduaren 5ean, ostirala, Larreako Aldaia jatetxe dotorean egin genuen Lazarragaren eskuizkribuari buruzko hitzaldi eta bertso-afariko kronikatxo eta argazkiak jartzen dizkizuegu hemen. Benetan egun ederra atera zela! Zorionak beraz Barrundiako Udalari, euskara teknikariari, Otazako etxeko jendeari eta bertan izan zineten guztiei! 45 lagun bildu genituen euskararen, ondarearen eta historiaren inguruko akelarre magiko batean... zaila da hitzez azaltzea eta irudi bidez bertan bizitakoa kontatzen saiatuko gara. LAZARRAGA, BARRUNDIAKO POETA, Gidor Bilbaok emandako hitzaldiko irudiak. Benetan ...