Dulantzi eskola 2008-2009

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-01-01 18:41

 

Dulantzi Eskola – Dulantzi - 5. A

Ai zapotxin

 

Ai zapotxin ez dago zer egin

eskola eta etxeko lanekin!

 

Etxeko lanak mila

bidaltzen hasita

oso aspergarria da

gure gramatika.

 

Gure ingurunea

da inportantea,

baina batzutan dago

oztopoz betea.

 

Ai mama mia ezin

duzu barre egin

gorputz hezkuntza orduan

irakaslearekin!

 

Musikaren soinua

oso txarra da ta

askoz nahiago dugu

egitea zarata!

 

Guri gustatzen zaigu

euskara egitea

baina ez zaigu gustatzen

klasea ematea.

 

Ingeleseko ordua

ze aspergarria

baina irakaslea

bai dela lamia!

 

Bai desatsegina da

mate ikasgaia,

hori desagertzea

da guztion nahia.

 

 

Dulantzi Eskola – Dulantzi - 5. A

Ai zapotxin

 

Ai zapotxin, ez dago zer egin

Gure eskolako irakasleekin

 

Ai Mari Mar maitea

ze polita zaren

ogroen munduan zu

itsusia izan arren.

 

Ainhoa pasatzen da

etxeko lanekin,

beti haserretzen zara

gure gelarekin!

 

Mari Carmen zu zara

benetan azkarra,

zure adinerako

nahikoa zaharra

 

Gure ikastetxean

irakasle asko bai,

baina bi zelebreenak

Aitor eta Unai

 

Agurtxu ta Onintzek

badute diztira

baina batzutan asko

haserretzen dira

 

Andone ibiltzen zara

beti zirikatzen

oso arroa zinen

zu frogak zuzentzen

 

Nereak genio txarra

du beti klasean

ezagutu nahi dugu

opor egunean.

 


Utzi iruzkina: