LAUBE

Lautadako bertso-eskola

Egin zaitez bazkide eta euskal kulturgintzaren aldeko apustua egiteaz gain, bazkide izateagatik, zenbait onura izango dituzu: 1 Bertsozale Elkarteak antolatutako ekitaldi eta argitaratutako ekoizpen guztietan %30-eko beherapena izango duzu: Txapelketetako saio guztietan, Bertso Egunean… 2 Hilero Bertsozale Elkartearen berripapera jasoko duzu. 3 Elkarteak urtero argitara eman ohi duen Bapatean liburua doan jasoko duzu etxean. Kuotak: BAZKIDE MOTA URTEKO KUOTA Norbanako bazkide arruntak 40 euro Elkarte laguntzaileak 75 euro 18 urtetik beherakoak ez dute kuotarik ordaintzen Bazk...


Txapela berriz lautadara!

2
laube 1456150861201 LAUBE | 2008-02-09 22:26

Egoitz Iradierrentzat Jon Aizpuru sariketako txapela Jesus Obrero institutuak antolatzen duen  Jon Aizpuru sariketaren IX. edizioko finala izan da gaur, Otsailak 9, Gasteizko Dendaraba aretoan. Egoitz Iradierrentzat izan da Lehen Hezkuntzako txapela, bigarrena hain zuzen, ihazkoa ere Zalduondora joan baitzen. Gure zorionik beroenak Egoitzi eta  Araiako eskolari. Bigarren saria gasteizko Abendaño ikastolako Ixone Aranak eraman zuen, baina finalisten artean Aguraingo ikastolako Uxue Calvo eta Dulantziko eskolako Brian Saenz de Gordoa ere izan genituen. Bigarren Hezkuntzan berriz, ...


Santa Ageda AGURAIN

laube 1456150861201 LAUBE | 2008-02-09 00:00

  Zorion etxe hontako denoi, oles egitera gatoz aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz, baina eztarriz sano gabiltza ta kanta nahi dugu gogoz.     Agate Deuna bezpera dugu Euskal Herriko eguna, Etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua duguna. Guraso gazte ta umeak pozik eginez gaurko jarduna Arrautza ogi ta gazta goxoa saskian daramaguna     KOPLA BERRIAK   HASIERAN ETA TARTEAN:   Hilaren bian kandelario Bostian Santa Ageda Usadioa galdu ez dadin Kantari gatoz atera   BAT-BATEKO KOPLA...


Liburu interesgarri bat

laube 1456150861201 LAUBE | 2008-02-08 00:00

Kaixo lagunok Hemen liburu interesgarri bat, lau hizkuntzatan atera zuten, eta bertsolaritzaz orokorrean gaur egun idatzita dagoen libururik osoena da.   Esteka jarri dizuet, egin klik liburuan    


Santa Eskea

4
laube 1456150861201 LAUBE | 2008-02-03 00:00

Ohitura zaharrak berritu nahirik, otsailaren 9an, 17:30etan Monkloatik abiatuta kalez kale ibiliko gara herrian zehar. Hartu baserritar jantzia eta makila Animatu eta parte hartu!  


Dulantzi eskola. 5. maila Dulantzi eskola 6. maila Araia eskola 5. maila Araia eskola 6. mailaAguraingo ikastola 5.AAguraingo ikastola 5.BAguraingo ikastola 6.maila


Ihauteriak AGURAIN

laube 1456150861201 LAUBE | 2008-02-01 00:00

  Nik sorgin bat izan nahi dut Libre dabilen sorgin bat Nik sorgin bat izan nahi dut Ni ez naiz zuen morroi bat (bis) Ukabila eskuan Iraultza buruan Irrintzi ahoan Eta zuek sorgindu (bis)   Garai batean Mari ta irrintzi horrekin sorgin erabat Sinesmena aitzakiarekin auskalo sutara zenbat Orain, berriz, zergatik zulora? Hitzak, ideiak gehienbat Euskaldunak sorginak garela ez da lehengo kontu bat   Nik sorgin bat izan nahi dut…   Porrero asko daukagu hemen hori da zuen tankera Pekatua bada jalgi plazara bakarrik ez joan ohera Jaien moduko zerurik ez da plazan dago kristo ...


Aguraingo bertso-eskola 2008

1
laube 1456150861201 LAUBE | 2008-02-01 00:00


Bizkaiko aberatsak

laube 1456150861201 LAUBE | 2008-01-30 00:00


   Urtarrilaren 2, 3 eta 4ean Bertso Barnetegia izan zen Albenizen Lautadako haurrentzat. Lautada osotik parte hartu zuten, Dulantzi, Agurain eta Araiatik eta inguruko hainbat herri txikitatik. Hotza apur bat pasatu arren, aspertu, ezin esan aspertu zirenik, ez haurrak eta ezta begiraleak ere,. Lautadako piztiak gerrarako prest Begiraleak nola defenditu pentsatzen...   Araiako neskak, arriskutsuak dira!   Begirale jatorrak, bai baina sukaldari bzala... Bere errua izan da!    A ze kuadrila! Zer den zikina izatea...