LAUBE

Lautadako bertso-eskola

Dena prest final handirako!

1
laube 1456150861201 LAUBE | 2008-04-02 00:00

ABTX 08 Finalaren aurkezpen prentsaurrekoa izan zen atzo. Sei finalistak eta euritako bat Printzipaleko atarian. Prentsa ugari eta lau telebista kamara ere bai. Dena prest, egun handirako.          (argazkiaren iturria: GARA) Apirilaren 5ean, arratsaldeko 17:00eta zita jarria dago. Takila bi ordu lehenago zabalduko da sarrerak eskuratu nahi dituzteentzat. Honi buruz gehiago jakiteko: 2008-04-02 BERRIA 2008-04-02 GARA 2008-04-02 DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA 2008-04-02 EL CORREO ESPAÑOL 2008-04-01 PRENTSAURREKOA BIDEOAN(www.bertsoa.com)


Hona hemen aukera batzuk HALA BEDI FM 107.4 Bertxoko Asteazkenetan 20:00-21:00 GASTEIZ IRRATIA  FM 104.1                               Uhinak kantari  Igandeetan 00.00-01:00 EUSKAL TELEBISTA ETB1 Hitzetik Hortzera Igandeetan 14:45-15:45


Bi finalerdiak jokatuta, honako hau izango da, Apirilaren 5ean Gasteizko Printzipal Antzokian lehiatuko den fauna txikia: 1. IGUANA     3. KATU BELTZA      5.ARTZAI TXAKURRA      2. BASURDEA          4. TAZMANIAKO DEABRUA         6. SUGEA      Moskeatuta eh? Horietako bakoitza nor den asmatuko zenuke? Asmatzen duenarentzat FINALERAKO SARRERA DOHAIN OHARRA: Jokatzeko erantzun mezua animali bakoitza ze bertsolari den jarrita, ez ahaztu zure izen abizenak ...


Aramaioko Kultur Etxean jokatu da gaur arratsaldean Arabako Bertsolari txapelketako bigarren eta azken finalerdia. 160 entzule, aretoa lepo beteta eta giro bikaina. Andere Arriolabengoa izan da lehena, 310 punturekin, eta horrenbestez finalerako txartela zuzenean eskuratu du. Haren atzetik Zigor Enbeita sailkatu da bigarren 308 punturekin. Juan Mari Juaristi (307 puntu), Ruben Santxez (305 puntu), Iker Agirre (299,5 puntu) eta Rikardo Gonzalez de Duranak (293,5 puntu)  ez dute finalerako txartelik eskuratu.  Andere Arriolabengoa eta Zigor Enbei...


                                      NAFARROAKO FINALA Ofizioak eta puntu erantzunak (bertsoa.com) NAFARROAKO FINALA Kartzela eta txapeldunaren agurra (bertsoa.com) ONDATEGI 2008-03-09 ABTX08 finalerdia (bertsoplaza.tv) GASTEIZ 2008-03-06 Txapeldunen saioa (bertsoa.com) BERTSO EGUNA 2008-01-26 Jon Maia (bertsoa.com) BIDEO GEHIAGO www.bertsoplaza.tv         ...


ZORIONAK JULEN!!!!!

2
laube 1456150861201 LAUBE | 2008-03-15 00:00

  Julen Zelaieta Nafarroako txapeldun berria SailkapenaJulen Zelaieta 418Jon Barberena 409.5Julio Soto 408Erika Lagoma 403Xabier Terreros 401Xabier Legarreta 397Miel Mari Elosegi 370,5Iñigo Olaetxea 369.5   KRONIKA (Gara)


Mendiak lau haizetara AUDIOA

1
laube 1456150861201 LAUBE | 2008-03-15 00:00

Martxoaren 15ean Mendiak lau haizetara plataformak aurkezpena egin zuen Agurainen, hona hemen bertso-eskolak okasiorako prestatutako bertso jarriak.                            AUDIOA ENTZUN  


                          Manex Agirrek eskuratu du Arabako Txapelketaren finalerako txartela!Saio egonkorra eta borobila bete zuen aramaioarrak, igandean (martxoak 9) Ondategin jokatutako lehen finalaurrekoan. Freskotasuna eta zuzentasuna nabarmendu daitezke Agirrereren saiotik. Guztira 326.5 puntu atera zituen. Asier Otamendi izan da bigarren 322.5 punturekin, Oihane Pereak 321, Iñaki Viñasprek 312.5, Serapio Lopezek 306.5 eta Felipe Zelaietak 283.5 puntu. Datorren...


Asteburu honetan, erabakita geratu dira 2008ko Arabako Bertsolari txapelketako finalerdiak                 Martxoak 1ean, Larunbatean, Aguraingo Sarayola jatetxean jokatu zen aurtengo Arabako Bertsolari txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa. Bertan berrogeita hamar bertsozale ingururen berotasunean ederki afaldu ostean, honela geratu ziren kontuak: Lehengo postuan Oihane Perea (156 puntu), bigarren, Ruben Sanchez puntutan berdinduta (156), ondoren Manex Agirre (151), Rikardo Gonzalez de Durana (148), Ik...


Arabako bertsolari txapelketako lehen kanporaketa Laudion jokatu zen larunbat gauean. Berrogeita hamar pertsona ingururekin Basalarrina elkartean afari ederra egin ostean, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Ander Solozabal, Asier Otamendi eta Ekaitz Samaniego bertsolariek, Lierni Altuna gai-jartzailearen gidaritzapean bertso saioari ekin zioten.          Saioa nahiko erregularra izan zen. Asier Otamendi, gelditu zen aurrena 155 punturekin, eta beraz zuzenean pasako da finalerdietara, bigarren 147 punturekin Iñaki Viñaspre, hirugarren Ser...