Otamendirentzat lehen txartela

laube 1456150861201 LAUBE | 2008-02-25 00:00

Arabako bertsolari txapelketako lehen kanporaketa Laudion jokatu zen larunbat gauean. Berrogeita hamar pertsona ingururekin Basalarrina elkartean afari ederra egin ostean, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Ander Solozabal, Asier Otamendi eta Ekaitz Samaniego bertsolariek, Lierni Altuna gai-jartzailearen gidaritzapean bertso saioari ekin zioten.

         Saioa nahiko erregularra izan zen. Asier Otamendi, gelditu zen aurrena 155 punturekin, eta beraz zuzenean pasako da finalerdietara, bigarren 147 punturekin Iñaki Viñaspre, hirugarren Serapio Lopez 143 punturekin, laugarren, txapelketan lehenengo aldiz parte hartzen duen Ander Solozabal gaztea (140,5), bosgarren Izar Mendiguren laudiarra (137,5) eta seigarren Ekaitz Samaniego (137).

 

         Datorren asteburuan jokatuko dira falta diren bi kanporaketak.

 

Otsailak 29, ostirala, Lantziegoko Luis R upategian

 

martxoak 1, larunbata, AGURAINEN Sarayola jatetxean.

 

         Txapelketako bertso zurrunbiloa gero eta indar gehiago hartzen hasi da . . . indar gorena finalean hartuko duela iragartzen du Arabako BertsoMetek, adi egon!

 

 

ABTX’08: sentitu... gozatu...astindu! 


Utzi iruzkina: