Andere Arriolabengoa lehenengo Aramaion

laube 1456150861201 LAUBE | 2008-03-16 20:30

Aramaioko Kultur Etxean jokatu da gaur arratsaldean Arabako Bertsolari txapelketako bigarren eta azken finalerdia. 160 entzule, aretoa lepo beteta eta giro bikaina. Andere Arriolabengoa izan da lehena, 310 punturekin, eta horrenbestez finalerako txartela zuzenean eskuratu du. Haren atzetik Zigor Enbeita sailkatu da bigarren 308 punturekin. Juan Mari Juaristi (307 puntu), Ruben Santxez (305 puntu), Iker Agirre (299,5 puntu) eta Rikardo Gonzalez de Duranak (293,5 puntu)  ez dute finalerako txartelik eskuratu.

 Andere Arriolabengoa eta Zigor Enbeitarekin batera, Manex Agirre, Asier Otamendi, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre lehiatuko dira Apirilaren 5eko finalean.

 

EGIN KLIK GEHIAGO JAKITEKO

 


Utzi iruzkina: