LAUBE

Lautadako bertso-eskola


Sorginetxeri txortena atera zaio Aguraingo taldeak jantzi du Arabako kuadrilla arteko txapela; Martin Ttipia taldeak idatzizko saria jaso du Erredakzioa Gasteiz Sorginetxeko kideak atzo kantuan, Aramaioko pilotalekuan jokatutako finalean. / RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS Aguraingo hegoaldean dagoen Sorginetxe trikuharriaren goiko harlauzak txortena du atzoz geroztik. Aguraingo Sorginetxe taldeak Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketaren bigarren aldia irabazi zuen, Aiaraldeko Altubepekoak izeneko taldeari nagusituta Aramaioko finalean. Bat-batekoa ez zen izan, ordea, Lautadarako bidea...


ARAIATIK finalera... tomaya

1
laube 1456150861201 LAUBE | 2012-03-19 15:48

  AGURAINGOAK BAT-BATEKOAN ETA ARAMAIOKOAK IDATZIZKOAN FINALERA Giro polita izan da nagusi Araiako Andra Mari aretoan, Arabako kuadrilla arteko txapelketako bigarren finalerdian. Idatzizkoan Aramaioko "Ai ene!" eta Aguraingo ostiral iluntzeetako berbalagunak aritu dira lehian, trikiti doinuak lagun eta mozorroak gainean, doinu klasiko nahiz irlandar doinuak nahasirik, bertso ederrak entzuteko aukera izan dute bertan bildu diren bertsozaleek. Araba konkistatzera iritsi diren Aramaioko konkistatzaile bizardunak izan dira finalerako txartela lortu dutenak. Bat-bateko saioan Aguraingo S...


Aurrera doa Arabako Kuadrila Arteko Bertso Txapelketa eta Aguraingo taldea FINALERA iritxi da, gutxika gutxika harmailak igoz, piramidearen gailurrera iritxiz. Horrela ba, Martxoaren 24an ospatuko da Aramaion final handia, eta Lautadako ordezkariak bertan egongo dira. Batzuk oholtza gainean, besteak behean, eta bateren bat atzean, dena prestatzen eta ondo-ondo atera dadin ziurtatzen. Giro paregabea egongo da, bertsolariak, sagardoa, bonboa... eta katxarreria guztia eraman beharko dugu! OOONNAAAA izango da!!!      AUTOBUSA DOHAINIK - eman izena araba.sustapena@bertsozale...


Badator Arabako Kuadrila arteko Bertso Txapelketa, eta ez du hasiera makala. Asteburu hontan Zalduondoko Zeledonen seme-alabak eta Aguraingo Sorginetxe lehiatuko dira. Iritxi da azkenean derbiaren ordua, gozatu nahi baduzue badakizue, larunbatean Zalduondoko Zeledon-(...) elkartean alkartuko gara!


AGURAINGO BERTSO ESKOLA IZEN EMATE ORRIA  



BERTSO ABENTURA BARRIAN!!

laube 1456150861201 LAUBE | 2012-01-03 11:01

Lautada, Lautada garaitezinak gara!!   Gabonak helduta, azken urteetan lez Lautadako piztitxoekin 3 egun zoragarri igaro ditugu Barrian, eta oheak soberen genituenez… Gasteizko eta Mendialdeko lagun batzuk ere gonbidatu ditugu gurekin gozatzera. 45 lagun izan gara, 40 ttiki eta 5 altuago, Barriako aterpetxeko une isilak gure doinu gozoekin konkistatzen.     Lehen momentutik hasi gara giroa aztoratzen, gure jolas eta irriek alboko zelaian bizi diren animaliak ere jolas egarriz eta inbidiaz egon baitira. Puzzlearen jolasa, soinuen jolasa ilunetan, basoan zehar ezkutaturik: ze...



  EKAITZ SAMANIEGO BERTSO-ESKOLETAN   Ekaitz Samaniego 21 urteko gazte gasteiztarra da, orain dela bospasei urte hasi zen bertso eskolan eta ordutik etengabea izan da Arabako Bertsozale Elkartearekin duen harremana. Kurtso honetan ere ume taldeak bertsozaletzen aritu da, hiru bertso eskolaren irakaslea baita. Eskolarteko adina pasa aurretik ere, Eskolartekoa bera antolatzen, montatzen... aritzeko prest egon da beti. Saio antolatzaile nekaezina, barnetegiko begirale, BERTXOKOko esatari, irakasle, langile porrokatua... ezinbesteko pertsona gure eguneroko jardunean, eta dena, irria a...