ARAIATIK finalera... tomaya
AGURAINGOAK BAT-BATEKOAN ETA ARAMAIOKOAK IDATZIZKOAN FINALERA
Giro polita izan da nagusi Araiako Andra Mari aretoan, Arabako kuadrilla arteko txapelketako bigarren finalerdian. Idatzizkoan Aramaioko "Ai ene!" eta Aguraingo ostiral iluntzeetako berbalagunak aritu dira lehian, trikiti doinuak lagun eta mozorroak gainean, doinu klasiko nahiz irlandar doinuak nahasirik, bertso ederrak entzuteko aukera izan dute bertan bildu diren bertsozaleek. Araba konkistatzera iritsi diren Aramaioko konkistatzaile bizardunak izan dira finalerako txartela lortu dutenak.
Bat-bateko saioan Aguraingo Sorginetxe eta Aramaioko Marixeka taldeak aritu dira buruz-buru. Sorginetxeko sorginek saioari hasiera insumisoaren doinuan eman dioten arren, gai-jartzailearen aginduei sumisioz erantzun eta berauek izango dira Aramaioko finalean Aiaraldekoen aurka kantuan arituko direnak.
Agur bateratu batekin amaitu da saioa, koplatan eta bi taldeak nahastuta. Lehiak lehia, "ostadar bat da atzekoa, gu herrialde bat gara" izan da txalo artean entzun den azken kopla.
Martxoak 24, larunbata, Aramaion txapelketako finala jokatuko da.
AGURAINGO SORGINETXE TALDEKO KRONISTA Maddi Gallastegi
Iruzkinak
etxeko sorgina 2012-03-20 15:51 #1
Aupa ekipoooo! larunbatean egurra dedioo!
Utzi iruzkina: