LAUBE

Lautadako bertso-eskola

Zalduondo xelebrera ere iritxi zaigu euskararen eguna, edo astea... edo hobeto esanda, asteburua. begiratu, begiratu kartela eta larunbat arratsaldean (16:30etan) bertara joan eta ikusi zer prestatu duten bertako bertso-eskolakoek! Auskalo! Zeledon baino bihurriagoak eta Markitos baino alprojagoak baitira! Eskerrak, alkateak behintzat, zentzuzko gauzak proposatzen dituen... horrela ba, frontoiko pareta ziztrin, zikin eta uger hori margotuko dute! Bazen garai!  




BERTSO ABENTURA BARRIAN

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-11-23 17:12

BERTSO ABENTURA BARRIAN Abenduaren 27, 28 eta 29an   Animatu eta eman izena!            


Sarikadaren bigarren  ihardunaldia Arespalditza eta Araian ospatu zen. Goizean, Arespalditzan, Iñaki Tena, Uxue Ruiz de Arkaute, Beñat Burgi eta Sabin Aranburu ibili ziren kantari. Sarikadari neurria hartzen hasteko, bertsolariek herriko tabernetan zehar bertso-poteoa egin zuten, bertako 20 lagunen belarrien gozamenerako. Poteoa bukatuta, Bertso-Busak Llantenorako bidea hartu zuen. Bazkarirako 40 lagun elkartu ziren bertan. Bai ondo bazkaldu ere! Behin mahai gaineko lanak bukatuta saioari ekin zitzaion. Unai Mendibil gaijartzaile xelebrearen esanetan, bina ofizio eta librean aritu be...


BERTSO-POTEOA OZAETAN

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-10-20 11:46


Araiako Bertso Eskola

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-10-14 19:31

  Aguraingo Bertso Eskola ez badatorkizu ondo... edota Araialdekoa bazara  Animatu, ez zara damutuko! Osteguna, hilak 27, arratsaldeko 18:00etan  Araiako Kultur Etxean  Informazio gehiago behar izan ezkero: 945-010505  


Aguraingo jaiak

1
laube 1456150861201 LAUBE | 2011-10-10 13:58

Pasa dira dagoeneko Aguraingo jaiak, atzo ehortzi genuen sardina... edo gindilla? eta gaur, ba betikoa, bixamona! Jai ederrak izan dira, kontzertuak izan ditugu, puzgarriak, txosnak, txarangak, bazkariak... eta nola ez! bertso saioak! Azoka egunean Ekaitz Samaniego eta Sebastian Lizasoren bisita jaso genuen, fin ibili ziren animalia artean! eta Igandean Ander Solozabal eta Arkaitz Estiballesekin poteoan ibili ginen (Jo ta Fa#-koak ahaztu gabe!). Zoragarria! baina parranda, poteo, gaupasa eta gainerakoen artean ere konpromezu bat hartu genuen, euskaraz egitearen konpromezua, jaietan eta...


ZATOZ BERTSO ESKOLARA

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-10-07 17:37

  Bertsoek zirrara sortarazten badizute eta lagun artean gozatzea gustatzen bazaizu… ez gelditu besaulkian eserita eta etorri Aguraingo Bertso Eskolara! Animatu, ez zara damutuko! Ostiralean, hilak 14, arratsaldeko 17:30etan Aguraingo Bertso Eskolako lokalera (Arramel kalea) Informazio gehiago behar izan ezkero: 945-010505


Badator Sarikada!!

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-09-29 17:28

AnImATu bErTSolArI GAztEaK animatzera!!