LAUBE

Lautadako bertso-eskola


Iritsi da Arabako bertsolari txapelketako finala! eta andereño izango da lautadako ordezkari oholtza gainean. Hala ere oholtzapea ez da hutsik egongo eta Lautadariok Printzipala konkistatuko dugu! Aintzinako Alaizako marrazkiek iradokitzen duten legez, batek daki ez ote zuten etorkizuna iragartzen... (fijatu goiko ilarako ezkerreko tipoan, ze ari da? bonboa jotzen?). Lazarraga handia ere hor dago: Oçaetako (edo Lautada osoko?) bandereagaz oyta gu gara etorri... Santxa Ozaetako ahaztu gabe: Artuko dot esku batean gezia (edo mikroa?) / bestean zuzi iraxegia, (tabakoaren kontrako legea ez ome...


" title="">


Finaleko botila beteta

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-03-20 22:56

Manex Agirre, Asier Otamendi, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal pasatu dira finalera   Hustu da finala freskatzeko hamazortzi bertsolarik izandako aukera. Asteburuan jokatu ziren Aramaio eta Agurainen Arabako bertsolari txapelketako azken finalerdiak. Aramaion, Asier Otamendik irabazi zuen, eta Agurainen, Zigor Enbeitak. Zigoitian irabazle izan zen Manex Agirrerekin batera, hortaz, zuzenean sailkatu dira hiru bertsolariak apirilaren 2an Gasteizko printzipal antzokian ospatuko den finalera. Puntuazioari eskerrak, berriz,  Oihane Pereak, Iñaki Viñasprek...


Aupa kuadrilla! Atzoko Aramaioko saioan egoterik izan ez genuenontzat, hona hemen behintzat hango informazio numerikoa. Kronika eskuratu bezain pronto jarriko dizuegu Asier Otamendi 346,8 FINALERA SAILKATUAIñaki Viñaspre 332Xabi Igoa 318,5Izar Mendiguren 311Ekaitz Samaniego 311Rikardo G.de Durana 288 SAILKAPEN OROKORRA Manex Agirre 354,5 Oihane Perea 348,5 Asier Otamendi 346,8 Iñaki Viñaspre 332 Xabi Igoa 318,5 Ekaitz Samaniego 311 Izar Mendiguren 311 Felipe Zelaieta 294,5 Serapio lopez 291 Rikardo G.de Durana 288 Ainhoa Comas 283 Irati Anda 278 Gaur erabakiko da finala, AG...


BeRtSo KoMiKi BiLdUmA-

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-03-17 19:31

" title="">


Igande honetan!!  AZKEN FINALERDIA Martxoak 20, igandea, 17:30ean AGURAINgo Harresi Aretoan      Sarrerak salgai bertan   Bertsolariak: Ander SolozabalZigor EnbeitaJuan Mari JuaristiRuben SanchezUnai MendibilBetto Martinez Aurkezlea: Olatz Bayer   Txapelketa jarraitzeko www.arabakotxapelketa.org  


1. finalerdia: Zigoitia

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-03-13 21:50

Saio polita, baina gorabeheratsua izan da. Lautadako estratega eta infiltratuek Zigoitiatik bidali berri digute Arabako Bertsolari Txapelketako 1. finalerdiko kronika, mikrofonotik irten berria eta Joseba Zunzunegiren argazki kameratik zuzenean etorria. Laster zuzenean erretransmitituko ditugu saioak blogetik, "bertsoa punto com"-ekoek bezala... nork jakin! MANEX AGIRRE ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO LEHEN FINALISTA Igande honetan, martxoak 13, jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia. Zigoitiko Kultur zentroa bertsozalez bete zen Serapio Lopez, Irati Anda, Oihane ...


FInalerdiak erabakita!

2
laube 1456150861201 LAUBE | 2011-02-28 13:21

Itzela anbientea eta jendeatza asteburu honetako kanporaketetan. Puertos arriba hasi zen 4. kanporaketarekin bertso asteburua eta Elosuko eliza gainean amaitu zen 70 lagunen epeltasunean. Gure mutilak, ba ze esango dizuet nik ba. Primeran, gozatuz eta gozaaraziz. Andereño oso pozik joan zen etxera bere piratek egindako saioarekin. Harribitxiak dauzkagu, pixkat pulituta arabako bertso panorama hankaz gora jarriko dutenak. Gainera kantatzeaz gain, mahai jartzen eta jasotzen lagundu, bonboarekin ambientea jarri, saioak grabatu... kristonak zarete!!!! Bueno, jarraian kronika ofiz...


Errioxak listoia altu samar jarri ostean Lautadan ere afari "elegantea" antolatu genuen, entsalada petsonalizatu, oilasko goxo, sorbete, kafe, pasta, ardo kolorezko paperezko serbileta fashion eta guzti. Sukaldari-bertsolari kuadrillak gogotik egin zuen lana eta herrikoen laguntza inestimablearekin dena atera zen deputurrudefua. Lekua handia zen bere txikitasunean, eta txapelketako lema, ez zen izan betetzen zaila. Bilboko kaleak bezala BETE zen Ilarduiko txokoa ere. Josu Campo izan zen lehena notak eta errimak uztartzen, lautadako bonboen ugalketari buruzko aipame...