FInalerdiak erabakita!
Itzela anbientea eta jendeatza asteburu honetako kanporaketetan. Puertos arriba hasi zen 4. kanporaketarekin bertso asteburua eta Elosuko eliza gainean amaitu zen 70 lagunen epeltasunean. Gure mutilak, ba ze esango dizuet nik ba. Primeran, gozatuz eta gozaaraziz. Andereño oso pozik joan zen etxera bere piratek egindako saioarekin. Harribitxiak dauzkagu, pixkat pulituta arabako bertso panorama hankaz gora jarriko dutenak. Gainera kantatzeaz gain, mahai jartzen eta jasotzen lagundu, bonboarekin ambientea jarri, saioak grabatu... kristonak zarete!!!!
Bueno, jarraian kronika ofiziala. ON EGIN!!!
Manex Agirrek eta Iñaki Viñasprek irabazi dituzte azken bi kanporaketak
Pasa berri den asteburuan jokatu dira Arabako Bertsolari Txapelketako azken bi kanporaketak eta erabakita geratu dira finalaurrekoak.
Laugarren kanporaketa Ataurin ospatu zen ostiralean. Bertan, Idoia Beitia aurkezlearen aginduetara aritu ziren bertsolariak eta horrela gelditu zen sailkapena: Manex Agirre (154), Zigor Enbeita (153,5), Ekaitz Samaniego (145), Irati Anda (141), Maite Solozabal (125), Iker Pastor (112,5).
Bosgarren eta azken kanporaketa larunbatean jokatu zen Elosun. Bertan Olatz Bayer aurkezle lanetan aritu zen eta horrela izan zen epaia: Iñaki Viñaspre (150,5), Izar Mendiguren (147,5), Felipe Zelaieta (145,5), Gaizka Urtaran (131,5), Elyem Chej (127,5), Jon Ruiz de Pinedo (108).
FINALAURREKOAK (Egin klik sailkatutako bertsolariak ikusteko)
Iruzkinak
itzalean 2011-02-28 16:40 #1
Arabako bertsolaritza ezberdina da Lautadako bertsolariak jaio zirenetik.
Itzalak asko eskertzen dizue egindako lana eta boluntadea.
Mekaguen diosla zarete elkopon! Segi horrela mutilek
IRAULTZA BADATOR!

Markitos 2011-03-06 11:35 #2

Nire testamentua

idazteko asmoa

ospatu dugu ta

festa paganoa

epaileei kritika

egitera noa

errugabea izanda

sutara bainoa!

Markitos askatu ta epailea sutara!!!

Utzi iruzkina: