LAUBE

Lautadako bertso-eskola

eguneroko saltsan euskara dugu “gatza” Azken boladan Jon Maia urduri omen dabil, eta ez da harritzekoa, Arabako sustapen sailetik dei bat jaso zuen. Domestikatu gabeko batzuekin abestu beharko du pote-pintxoan, Aguraingo euskararen astea baita! Beraz, badakizue, ostilarean Jon Maia eta bertsoeskolariekin poteatzera! Dena den, asteburu luzea datorkigu eta ez xahutu energia guztiak, ostiralekoa ez baita asteburuko zita bakarra... 


Astebururako agenda estua... Mendialdean euskararen eguna eta Barrundialdean gazte eguna... por tzierto, ezagutzen al duzue gazte eguneko karteleko beheko-eskumako izarrean g letraren gainean agertzen den tipoa??? ez duzuela ondo ikusten? ba egin klik kartelean eta ikusi handiago!


Maiatzaren 14an egin genuen Arabako eskolarteko txapelketako bigarren kanporaketa, Zalduondon. Aurreko egunean Lautadako Josu Kampo Legution ospatuko den finalera sailkatu eta gero Araba jateko prest zeuden 4BE-ko ordezkariak. Hasieran Araiako eta Zalduondoko bertso eskolako gazteak aritu ziren burubelarri, Zeledonen oineta. Nerbioak alde batera utzita lan ona egin zuten. Araiako taldea sailkatu zen 28ko finalera, baina Zalduondoko bi bertsolariren laguntza izango dute egun hortan. Horrela legutioko final handian Lautadako Bertso Eskola Dream Team (olatu urdina) arituko da Aramaio...


Hemen da ESKOLARTEKOA!!!

3
laube 1456150861201 LAUBE | 2011-05-10 22:48

Larunbat honetan, maiatzaren 14an, ospatuko da Zalduondon Arabako eskolarteko txapelketako 2. kanporaketa. Merienda itzela izango da Zeledon-Toki txokoan. 14 urtetik beherakoek lehengo abestuko dute, Araiako bertso eskola Vs Zalduondoko bertso eskola, beraz, derbi interesgarria. Geroago, honako gazteek abestuko dute: Amaia Lasaga, Maite Solozabal, Maria Izaga, Beñat Zalakain eta Lautadakoak diren Jon Unai Axpe eta Egoitz Iradier. Zorte on guztiei eta animo!


AC/DC, Jo Ta Fa# eta 4BE

1
laube 1456150861201 LAUBE | 2011-04-27 10:34

Gure ikerketa taldeak "Inflau hauen" bideoa topatu du sareko harri bitxien artean. Ez diezue inoren antza hartzen? Aste Santuko oporretan neuronak lantzeko ariketatxo bat proposatzen dizuegu, abesti honen Lautadako bertsioa egitea! Pentsatzen juan eta bertso eskolan triki eta guzti bilduko gara!


Lehorreko piratak!

4
laube 1456150861201 LAUBE | 2011-04-21 12:07

Aste santuko oporrak direla eta gure piratek bidaian juan nahi dute, nora eta Irlandara! batela ere prest omen dute... sakatu irudian eta ikusi honako puntuari nola erantzun zioten: Irlandara nork joan / nahi luke gurekin?



ABTX 2011 Finala iruditan

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-04-08 16:03


korrika Agurainen

1
laube 1456150861201 LAUBE | 2011-04-06 08:34

Kaixo lagunok! dakizuenez korrika gainean trebiñotik irtetear dago, dena prest omen daukate AEK-ko lagunek. Apirilaren 7an, 17:30etan korrika hasiera iragarriko du Jotafa# txaranga nekaezinak. Hurrengo egunean, Agurainera goiz samar etorriko da, gaupasa polit eta sano bat egiteko aitzakia paregabea beraz. Gero gosari ederra egongo da korrikalari ausartentzat. Beraz, animo! EUSKALGINTZAREN KILOMETROAn korrika egitera gonbidatzen zaituztegu: NON: Zuhatzu herriko txartelean NOIZ: apirilaren 8an, 04:45ean 2011-04-09 AgurainKorrika. Bertso-bazkariaLekua: Andramari plaza Ordua: 15:00 Anto...


2011ko apirilaren 2a, eguerdiko 12:30ak. Kutxi kalean hasi zen, gauza on denak bezala atzerapenarekin. Hala beditik abiatu zen Lautadako intxada, adar hotsarekin batera, bonboak eta kutxak lagunduta, Jereren soinuari eta Enekoren erritmoari jarraituz, Sandraren txirula berriaren atzetik. Helburu bakarra, printzipala BETEtzea, horretarako Lautada hustu behar bazen ere. Bertso-triki-bonbo-poteo elegantea egon zen bazkaldu aurretik, Kutxin gora, estankoa helmuga. Ondoren, bazkaria Aranban. Menua: entsala eta xolomoa piperrekin, eta postretan mamia, kopa eta kafea (hizozkiren bat ere egon zen...