Zalduondoko ESKOLARTEKO kanporaketan gertatutakoak...

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-05-15 11:21
3

Maiatzaren 14an egin genuen Arabako eskolarteko txapelketako bigarren kanporaketa, Zalduondon. Aurreko egunean Lautadako Josu Kampo Legution ospatuko den finalera sailkatu eta gero Araba jateko prest zeuden 4BE-ko ordezkariak.

Hasieran Araiako eta Zalduondoko bertso eskolako gazteak aritu ziren burubelarri, Zeledonen oineta. Nerbioak alde batera utzita lan ona egin zuten. Araiako taldea sailkatu zen 28ko finalera, baina Zalduondoko bi bertsolariren laguntza izango dute egun hortan. Horrela legutioko final handian Lautadako Bertso Eskola Dream Team (olatu urdina) arituko da Aramaio eta Gasteizkoekin lehian.

Bokadilo-merienda ostean 14 urtetik gorakoen ordua iritxi zen, Lautadako Jon Unai Axpe eta Egoitz Iradier-ek abestu zuten, eta lan bikaina egin bazuten ere Amaia Lasaga eta Maria Izaga egongo dira Legutioko oholtzan. Besteak, seguro, oholtzapean; agian, bonbo eta guzti, batek daki!

Laubeko estrategek erredakzioan filtratutako argazki honetan Zalduondon egon zen giro aparta ikus daiteke: Publikoa bero. Lautadako bi bertsolariek ahal zutena egiten. Jon Unai, bere estiloan, aingeruen antzera, argi dizdiratsuari begira, bonbila piztuko zain. Egoitz, lehen aldiko urduritasunak uretan ito nahian, begirada ur botilan iltzatuta.

ZORIONAK DENEI!!!

Andereño

Andereño 2011-05-15 11:44 #1

Aupa Markitos!!! earra kronika!

Zorionak Araiako bertso eskolari eta zalduondoko bi fitxajeei. Aupa 4BE, gora olatu urdiña!!!

itzalean

itzalean 2011-05-16 07:21 #2

Aupa Lautada! Etorkizuna zaindu behar baina kriston itxura ona du!!!

Avanti!

Aupa Lautadako Komunikation urrezko blogeroa!

irati ruiz de pinedo

irati ruiz de pinedo 2012-03-30 22:55 #3

nahiz eta araiakoek irabazi txapela gu, zalduondokoek, irabazten dugu beti onena! Aupa zalduondoko bertso eskola eta zalduondoko bertsolariak!!!

Utzi iruzkina: