2012-08-14LUZERA. 26 Kilometro.DESNIBELA: 1200 metro (+)Zalduondo  Tximeleta.Eneko eta behi bat. Urbiako txabolak.  Atzean Aratz. Txitxiburduntzia (toma ya!!) Urbiako tabernara iristen.  Plater konbinatua 10€, kañote 3,5€,...Zezena....eta txoria. Behia.....eta ardia (ardi latxa burubeltz).Urbia atzean utzi eta Aizkorrira goaz.Aizkorri.Gaurkoz nahiko, Aizkorriko puntan lo...Lasai, lasai,.. Agurain Aizkorritik. Aketegi, aitxuri, Arbelaitz. Ardiak iluntzean Arbelaitztik bera. Gaua dator. Eta egunsentia...Bera zuzenean Z...


LAUBE argia-n

laube 1456150861201 LAUBE | 2012-07-21 15:27

    2332 zenbakia.2012ko uztailaren 22a   EUSKARA Arabako Lautadan bertsotan Familia, bertsoa eta txaranga ezohiko eskolan Miel A. Elustondo PDF bertsioa


Zalduondo xelebrera ere iritxi zaigu euskararen eguna, edo astea... edo hobeto esanda, asteburua. begiratu, begiratu kartela eta larunbat arratsaldean (16:30etan) bertara joan eta ikusi zer prestatu duten bertako bertso-eskolakoek! Auskalo! Zeledon baino bihurriagoak eta Markitos baino alprojagoak baitira! Eskerrak, alkateak behintzat, zentzuzko gauzak proposatzen dituen... horrela ba, frontoiko pareta ziztrin, zikin eta uger hori margotuko dute! Bazen garai!  


Maiatzaren 14an egin genuen Arabako eskolarteko txapelketako bigarren kanporaketa, Zalduondon. Aurreko egunean Lautadako Josu Kampo Legution ospatuko den finalera sailkatu eta gero Araba jateko prest zeuden 4BE-ko ordezkariak. Hasieran Araiako eta Zalduondoko bertso eskolako gazteak aritu ziren burubelarri, Zeledonen oineta. Nerbioak alde batera utzita lan ona egin zuten. Araiako taldea sailkatu zen 28ko finalera, baina Zalduondoko bi bertsolariren laguntza izango dute egun hortan. Horrela legutioko final handian Lautadako Bertso Eskola Dream Team (olatu urdina) arituko da Aramaio...


Han ez zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketarik izan, ez ziren plazan alkartu, "Zeledon-Txiki" elkartean alkartu ziren. Ez zeuden Estiballes, Lekue, Amuriza, Enbeita, Uria edo "Abarkas". Artzaia, Saskimeloia, J.U., Zeledon eta Markitos zeuden, eta Alkate jauna, alpargatekin! Ez zeuden Pantxoa ta Peio, Jere ta Sergio zeuden, eta noski! mikrofonoarekin Gustavo! Horrela bukatu zuten ba afari herrikoia, herriak herriarentzat  antolatua, eta oso gustora! Menuan entsalada, patea, txorizoa eta oilaskoa, eta nola ez, postrea, Mikoko izozkiak! Bertsotan aritu ziren, eta abesti herri...


Euskararen eguna ZALDUONDON!

2
laube 1456150861201 LAUBE | 2010-12-15 21:16

Zalduondoko udalak eta Zalduondoko bertso-eskolak aurkezten dute: ZALDUONDOKO EUSKARAREN EGUNA  2010 Abenduaren 18 a , larunbata: -  Goizeko 10 etan  “ TXANGOA”- Irteera Kortatik-  - -  Arratsaldeko 4 retan  “ALTXORRAREEN BILA BERTSOTAN” ( umeentzat) -  Arratsaldeko 6etan “ikuskizuna  “OLIVER MAGOA”. Udaletxean. -  Arratsaldeko 8etan “KALE JIRA·” herrian zehar. -  Gaueko 10etan AFARIA ( KANTUAK, BERTSOAK eta beste hainbat istori…) Abenduaren 19 a, igandea/:  -  Eguerdiko 12etan “ARGAZKI LEHIAKETARE...


Kaixo gaztiak! Larunbatean jo ta su ibili ziren Zalduondoko gaztetxoak bertso eskolan, zortxiko txikian eta puntuka... argazkia ikustea besterik ez dago, ze langile ta zintzoak diruditen liburu artean...   Hementxe dituzue hainbat doinu ondo ondo ikasteko, gehiago behar baduzue, bertsozale.com web gunean doinutegia daukazue. XARMANGARRIA ZIRA (Zortziko txikia) HARGIN ANDALUZA (Zortziko txikia) PELLO JOXEPE (Zortziko handia)  ORBELAK AIREZ AIRE (kopla txikia) Asko ikasi, ta astean zehar ere... bertsotan jarrai!


Zeledon eguna bertsotan

12
laube 1456150861201 LAUBE | 2010-08-01 23:50

Aupa mutilak! igo gara oholtza hontara ere...Inor ez omen da bere herrian profeta baina zuen kasuan behar bada bai! "Lurrera zaitez eta euskaraz egin" baino "aireratu zaitez eta bota bertsue" hobeto geratzen zaizue... kar, kar. Aupa Zalduondo! ederki ari zarete!! Narbaizan gehiago eta ahal bada hobeto.    


Zuek bai txorimaloak!

9
laube 1456150861201 LAUBE | 2010-05-31 13:03

Laube leku guztietara heltzen da lagunok... eta argazki hau ere eskuratu dugu... erdi markitos erdi zeledon den TXORIMALO TXISPA! Horrela dio noticias de Alabak gaurko edizioan: Un grupo de jóvenes del pueblo, participantes activos de las fiestas de Zalduondo, quisieron rendir su particular homenaje a la juventud levantando en la huerta la figura del Txispas, un blusa. Paraguas abierto, blusa de color verde, pantalón blanco y pañuelo festivo de color rojo componían la indumentaria del particular txorimalo, guardián de cebollas, tomates o pimientos de la huerta de Jonpi. artikulu osoa HEMEN


Zalduondon gertatu zen... non bestela? Lautadako dantzarien topaketa ez baita dantzariena bakarrik izan... Ez dakigu ze edabe prestatu ote zuten larunbat iluntzean baina dantzariak bertsotan eta bertsolariak dantzan jartzea lortu zuten ... Ikaragarria!  


Guantanamera!

4
laube 1456150861201 LAUBE | 2010-04-10 17:37

Atzo Zalduondoko bertso-eskolan esperimentuak egiten ibili ginen. Bertso-banangoa dominatuta dagoenez, orain beste bertso-saltsa batzuk probatzea erabaki dugu. GUANTANAMERA doinuan inprobisatzea... Hertzainakena bertsioa da, apur bat luzeagoa... oso polita portzierto, baina aurreko egunekoa hau da. Preparau zaitezte, hau ikusi ta gero "kondizio kaxkarretan" kantatzeari beldurra kenduko diezuela uste dut... Mohito asko hartu eta gero kubanoek ere galtzen dute erritmoa! ANIMO!


Bideo gehiago txapelketa

laube 1456150861201 LAUBE | 2010-03-03 08:04

euskaltube.com bideoak | Izenburua: Lautada Taldea. Arabako kuadrilla arteko I. bertsolari txapelketa. 2010 | Erabiltzailea: abe" title="euskaltube.com bideoak | Izenburua: Lautada Taldea. Arabako kuadrilla arteko I. bertsolari txapelketa. 2010 | Erabiltzailea: abe"> euskaltube.com bideoak | Izenburua: Errioxa Taldea. Arabako kuadrilla arteko I. bertsolari txapelketa. 2010 | Erabiltzailea: abe" title="euskaltube.com bideoak | Izenburua: Errioxa Taldea. Arabako kuadrilla arteko I. bertsolari txapelketa. 2010 | Erabiltzailea: abe">


Lautadako taldea izan zen garaile Kuadrillarteko txapelketako 2. kanporaketan   Hilaren 27an, larunbatean, jokatu zen Zalduondoko Zeledon toki elkartean Arabako Kuadrilla arteko txapelketaren bigarren kanporaketa, Lautadako taldea Errioxako taldearen aurka. Kanpoaldeko haize zoroak lagundurik, festa giro ederrean aritu ziren bertsolariak. Lautadako taldean, berdez jantzita, promesa ugari aritu ziren: Jon Pinedo, Oier Suarez, Maialen Mateo, Bingen Sainz, Jon Unai Axpe eta Oihane Perea. Haiek izan ziren garaile. Eta Errioxako taldean hiru bertsolari gorriz jantzita: Orlando Arreitunand...


Markitos askatu!

3
laube 1456150861201 LAUBE | 2010-02-12 21:42

Orain kantatzera gatoz... orain kantatzera gatoz.. Orain kantatzera, kantatzera, kantatzera gatoz!  Badatoz ihauteriak eta badator txapelketa, eta portzierto, bertso-sorta kolektibo itzela preparatzen ari gara zalduondon... Preparau daitezela Evaristoren seme alabak! Eh, peña! Igandean zalduondora! Markitos askatu!  PD: Oier, bihar bidali gaurko artelana! """>


AGURRAK "> SAIOAREN KRONIKA eta ARGAZKIAK


BERTXOKO baldin bada bertsoen txokoa, ez dago Zalduondo baino bertxoko hoberik!!                 Duela astebete 5 gazte batu ziren Zalduondoko Zeledon txokoan bertso-eskola sortzeko ilusioz gainezka. Lehen erronka bertsotan apur bat ikasi, eta bigarrena Bertxoko sariketako kanporaketa bat antolatzea. Baina ilusioa eta lanerako gogoa dauden lekuan mugarik ez. 60 lagun batu genituen ostiralean Zeledon txokoan, informazio iturriek okerrik ez badiote behintzat, lautadan inoiz egin den bertso afaririk gazteena ...


Jon Aizpuru saria 2007

2
laube 1456150861201 LAUBE | 2007-02-10 00:00

2007ko Jesus Obreroko institutuak antolatzen duen Jon Aizpuru Sarian, lehen hezkuntzako kategorian, Zalduondoko Egoitz Iradier izan zen garaile, Araiako eskolako 5. mailako ikaslea. 


Azken iruzkinak