Zalduondoko bertxoko: KRONIKA eta ARGAZKIAK

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-11-14 17:52

BERTXOKO baldin bada bertsoen txokoa, ez dago Zalduondo baino bertxoko hoberik!! 

              

Duela astebete 5 gazte batu ziren Zalduondoko Zeledon txokoan bertso-eskola sortzeko ilusioz gainezka. Lehen erronka bertsotan apur bat ikasi, eta bigarrena Bertxoko sariketako kanporaketa bat antolatzea. Baina ilusioa eta lanerako gogoa dauden lekuan mugarik ez. 60 lagun batu genituen ostiralean Zeledon txokoan, informazio iturriek okerrik ez badiote behintzat, lautadan inoiz egin den bertso afaririk gazteena eta jatorrena antolatzeko...

Aguraingo Famili bertso-eskola eta Zalduondoko gazteak buru belari ibili ginen arratsaldeko 18:00etatik hasita mahaiak antolatzen, sukaldean eta pasiloan gora eta behera. Aguraingo bertso-eskolako gazteei ere lan zikinen bat edo beste tokatu zitzaien. 40k jaten duten lekuan 60k ere jan dezaketela demostratzeko ahaleginean kriston ekipoa osatu genuen. Azken emaitza, arkumez eta sorbetez juxtu samar ibili arren jendea gustura atera zela eta etxeratzeko presarik gabe.

 Azken orduko pastek ere eman zuten zeresanik. Arrakasta itzela. Zorionak Jokini eta Anderri egindako saioagatik eta Aramaioko finalerako txartela lortu dutelako eta esker mila Lautadako bertso-eskolako lagun guztiei (Agurain eta Zalduondo)

Hemen duzue egun horretako emaitza iruditan ... 

Amaitu aurretik, BI ESKLUSIBA:

1) Bertxoko kartelaren inbidiriaz, Zeledon kantzontzilotan jeitsiko da datorren urtean kanpandorretik

2) Zalduondoko iturriak ardoa emango du ostiraletan hamabostean behin! (18:00etatik 19:30etara edo). Hurrengo tragoa Azaroaren 20ean!!!

 


Utzi iruzkina: