SORGINETXE eta TXOR eta TAN aurrera!
Lautadako taldea izan zen garaile Kuadrillarteko txapelketako 2. kanporaketan
Hilaren 27an, larunbatean, jokatu zen Zalduondoko Zeledon toki elkartean Arabako Kuadrilla arteko txapelketaren bigarren kanporaketa, Lautadako taldea Errioxako taldearen aurka. Kanpoaldeko haize zoroak lagundurik, festa giro ederrean aritu ziren bertsolariak. Lautadako taldean, berdez jantzita, promesa ugari aritu ziren: Jon Pinedo, Oier Suarez, Maialen Mateo, Bingen Sainz, Jon Unai Axpe eta Oihane Perea. Haiek izan ziren garaile. Eta Errioxako taldean hiru bertsolari gorriz jantzita: Orlando Arreitunandia, Edurne Azkarate eta Endika Sarabia. Gai jartzen Lautadako taldekide bi: Jone Otxoa eta BeƱat Oribe.
Bapo bazkaldu ostean bertso jarrien txapelketarekin hasi ziren parte hartzaileak. Norberaren herria gaitzat hartuta bertso sorta ederrak entzun ahal izan ziren. Zalduondoko taldea eta Aguraingo bi elkarren artean leihan. Azkenean Aguraingo makarrak izan ziren garaile, Evaristoren doinuekin finalerdietara joango dira euren herria defendatzera.
Horrela berotu zuten giroa bat bateko bertso saioa hasi aurretik. Urduritasuna eta tentsioa somatzen zen bertsolarien artean, bertso eskola gazteak eta bertsolari gaztetxoak ibili baitziren kantuan. Hala eta guztiz ere euren lanak itxuran betetzen jakin zuten. Saio puntuagarria amaitu ostean etxeko taldea izan zen garaile Zeledon Toki elkartean bildutako hintxadaren gozamenerako.
Hurrengo hitzordua martxoaren 5ean izango da Lezamako txokoan, Lautadako taldea Aiaraldekoaren aurka. Lautada-Errioxa-Aiaraldea ligilla honetan puntuak gehituz joan behar da finalerdietara nor joango den erabakitzeko.
Maiteder Sasieta Murua
IKUSI ETA ENTZUN...
Zenbat sentsazio, ze nolako emozioak, sufritu eta gozatu. Zalduondoko Zeledon Txiki Elkarteak bor-bor egin zuen larunbatean. Argazkietan nabaritzen da. Ikusi bestela
Lautadako Sorginetxe saio bat irabazita, aurrera!!!
Errioxa animo eta aupa, fenomenoak zarete!!
LAUTADA