LAUBE

Lautadako bertso-eskola

Bideo hau aurkitu dugu Euskaltuben. Ia gustatzen zaizuen. Saiatuko gara tarteka horrelako kontuak jartzen. Hala ere, zuek beste zerbait aurkitzen baduzue, bidali WEB orriaren helbidea eta saiatuko gara jartzen ">


           Abian da Arabako eskolarteko bertsolari txapelketa. Lautadako Finalerdia Maiatzaren 24ean izango da Agurainen. Baina lehenago nahi duzuen guztiek parte hartu ahal izango duzue Maiatzaren 9a baino lehen. GAIA (Bat aukeratu) 1- Eskolako azken eguna da gaur, zure gauzak jaso eta etxera zoaz. 2- Gauza asko esan nahi zenizkioke, papera eta boligrafoa hartu eta idazten hasi zara. EGIN BEHARREKO LANA 14 urte arte: Bi bertso doinu eta neurri librean 14-18 urte: Hiru bertso doinu eta neurri librean PARTE HARTZEKO EPEA ETA MODUA: Maiatza...


ZAKU BEREAN Andoni Egaña

laube 1456150861201 LAUBE | 2008-04-21 00:00

2008-02-20 Andoni Egaña Aita Zabalarekin kantari "ZAKU BEREAN" Doinua: HabaneraEgilea: Andoni Egaña (2008-2-20)   1.- Orain bost urte iritsiziren etxeko ateratxamarra zaku, gizon batPatroleraino atera.Argazkitan azaldu zentxamarra burutik beherabegiratua oinetan,bideko har-legarrera.Zer ote zeukan aurrean?Zer uzten zuen atzera?Nork egin zuen oihua:“EGUNKARIA aurrera!”?zihoana zihoalaez zihoan soilik beramordoska bat gindoazenzakupe hartan batera. 2.- Ziega batean sarturikzeinek babestu behar nau?Berriro krisketa-hotsabizia, mingarria, rau!“Todos son del mismo saco”giza-lege eza ...


Egunkariaren alde

7
laube 1456150861201 LAUBE | 2008-04-20 00:00

                              Apirilaren 19an, Egunkariaren aldeko jaia egin genuen Aguraingo euskaltzaleok. Haurren aurpegiak eta EGUNKARIA hizkiak mila kolorez margotu eta "Patata tortila borobila" leihaketa egin zen. Tortila karraturik ez zen aurkeztu eta patata tortilarik borobilena eta goxoena bertso-eskolako Mirenek egin zuen, ZORIONAK! Bezperan atondutako bertso-sorta kantatu genuen gero bertaratutako guztiekin batera. Blogean ere...


SORTA ENTZUN! DOINUA: Oskorriren "Forjariaren kanta" Orain bost urte etorri ziren Guardia Zibilak gurera eta eraman Egunkariko langileak espetxera. Herri oso bat mobilizatu eta irten zen kalera esanez ozen, beldurrik gabe EGUNKARIA AURRERA! EGUNKARIA aurrera libre mintzo da Euskal Herria Faltsukeriak eta gezurrak ez digu kentzen irria Hordago handira, aukeratu erosi beti BERRIA. Tortura eta basakeria hori da demokrazia Egunkariak ikusi zuen otsoaren justizia zoritxarrean ohituta gaude ta heldu zen sententzia: Euskaldunak izateagatik zigorra eta desgrazia.   EGUNKARIA aurrera libre....


  Apirilaren 19an, Larunbata  Santa Maria plazan        Lehiaketa: “Patata tortilla borobila”   18:00  umeentzako auzo-eskulana 18:30  tortillak aurkezteko ordua 19:30  irabazleari txapela jarri                 talde-argazkia                 tortilla-pintxoak eta ardoa                 txartel mutuetan mezuak 20:3...


100 lagundik gora bildu ziren Aguraingo Aniturri institutuko kiroldegian Udaberriko jaiari hasiera emateko prest. Luxuzko teloneroak izan genituen: PEÑA, EGAÑA, MAIA eta ARZALLUS. Giro ederra eta bertso-saio dotorea. Aguraingo bertso-eskolako ikasle-irakasleok izan genuen saioa gidatu eta bertsolariei harrera egiteko ardura. Hemen JEREk ateratako argazkiak (eskerrik asko!):   AGURAINGO BERTSO-ESKOLAREN AGURRA Jon Ander Mtz de Albeniz Maialen Arriaga Maialen Mateo Jon Unai Axpe    Bingen Saiz Irakasle Anderea gaia jartzen Jon Maia kantari, bertsolari txiki ...


AMURIZAREN hiztegi errimatua

4
laube 1456150861201 LAUBE | 2008-04-11 00:00

 Hiztegi errimatuan sartu


Kaixo lagunok Hurrengo helduen bertso-eskola Ostiral hontan izango dugu Aguraingo Matadero zaharrean. Gure lana izango da Apirilaren 12an izango den saiorako gaiak jartzea. Ideiaren bat baduzue, hemen bertan bota dezakezue lana aurreratzen joateko.Besarkada bana


Historiako finalik jendetsuena jokatu zen atzo  Printzipal Antzokian (Argazkiaren iturria: ABE. Argazkilaria: Edorta Sanz) Printzipal Antzokia lepo bete zen, ia 700 pertsona, Arabako Bertsolari txapelketako final handiaz gozatzeko. Pankartak, txalo sutsuak eta giro beroa egon zen benetan. Asier Otamendi izan zen onena, esperientzia baduela erakutsiz, erregulartasunez eta zenbait unetan goia joz osatu zuen finaleko lana. Manex Agirrek bigarren postua eskuratu zuen, txukun egindako lanaren ostean, eta txapelari hurbiletik begiratzeko aukera izan zuen. Iñaki Viña...