Asier Otamendi Txapeldun berriz ere
Historiako finalik jendetsuena jokatu zen atzo
Printzipal Antzokian
(Argazkiaren iturria: ABE. Argazkilaria: Edorta Sanz)
Printzipal Antzokia lepo bete zen, ia 700 pertsona, Arabako Bertsolari txapelketako final handiaz gozatzeko. Pankartak, txalo sutsuak eta giro beroa egon zen benetan.
Asier Otamendi izan zen onena, esperientzia baduela erakutsiz, erregulartasunez eta zenbait unetan goia joz osatu zuen finaleko lana. Manex Agirrek bigarren postua eskuratu zuen, txukun egindako lanaren ostean, eta txapelari hurbiletik begiratzeko aukera izan zuen.
Iñaki Viñaspre buruz-burukoan egoteko aukerekin jotzen zuten bertsozale askok, eta ideiaz fresko eta une batzutan distiratsu agertu zen taula gainean: hirugarren postua lortu zuen. Iaz txapeldun izandako Oihane Pereak laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen, Zigor Enbeita izan zen bosgarren eta Andere Arriolabengoa seigarren. Azpimarratzekoa izan zen finalera lehenengo aldiz sartu den emakume Aramaioarraren lan txukuna.
FINALA BIDEOAN (www.bertsoa.com)
- Finalaren lehen zatia: Agurrak, ofizioak eta bakarkakoak
- Buruz burukoa eta bukaerako agurrak
- Txapeldunaren agurra
FINALAREN JARRAIPENA PRENTSAN:
Berria - Noticias de Alava - Gara - El Correo - Goiena
Iruzkinak
Utzi iruzkina: