ABTX 08 - Osatu dira finalerdiak
Asteburu honetan, erabakita geratu dira 2008ko Arabako Bertsolari txapelketako finalerdiak
Martxoak 1ean, Larunbatean, Aguraingo Sarayola jatetxean jokatu zen aurtengo Arabako Bertsolari txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa. Bertan berrogeita hamar bertsozale ingururen berotasunean ederki afaldu ostean, honela geratu ziren kontuak: Lehengo postuan Oihane Perea (156 puntu), bigarren, Ruben Sanchez puntutan berdinduta (156), ondoren Manex Agirre (151), Rikardo Gonzalez de Durana (148), Iker Agirre (142,5) eta Beñat Goitia (126,5). Saioa nahiko ona eta erregularra izan zen eta bertso ale politak entzuteko aukera egon zen.
Aurreko ostiralean, otsailaren 29an, Lantziegoko Luis R upategian jokatu zen kanporaketan aldiz Zigor Enbeitak lortu zuen finalerdietarako txartel zuzena, 155 puntu lortuz. bigarren Juan Mari Juaristi gelditu zen Felipe Zelaietarekin puntutan berdinduta (148,5), ondoren Andere Arriolabengoa (146,5), Aberto Martinez (139,5) eta Jagoba Apaolaza (133,5).
Horrela, Arabako zurrunbiloak herrialdea sentiarazten, gozarazten eta astintzen jarraitzen du, eta Laudio, Lantziego eta Agurainetik pasa ostean, finalerdietarako, Ondategi eta Aramaiorantz mugituko da.
martxoaren 9an, arratsaldeko 17tetan.
ZIGOITIAKO ONDATEGI ARETOAN
Asier Otamendi
Oihane Perea
Manex Agirre
Iñaki Viñaspre
Felipe Zelaieta
Serapio Lopez
martxoaren 16an, arratsaldeko 17tetan,
ARAMAIOKO KULTUR ETXEAN
Zigor Enbeita
Ruben Sanchez
Juan Mari Juaristi
Rikardo Gonzalez de Durana
Andere Arriolabengoa
Iker Agirre
Azken finalerdiaren ostean erabakiko da Apirilaren 5ean Gasteizko Printzipal Antzokian izango den final handian arituko den seikotea. Sentitu, Gozatu, Astindu, . . .!
Informazio gehiago izateko klikatu hemen
Iruzkinak
Utzi iruzkina: