Manex Agirre nagusi Ondategin

laube 1456150861201 LAUBE | 2008-03-10 00:00

                         

Manex Agirrek eskuratu du Arabako Txapelketaren finalerako txartela!
Saio egonkorra eta borobila bete zuen aramaioarrak, igandean (martxoak 9) Ondategin jokatutako lehen finalaurrekoan. Freskotasuna eta zuzentasuna nabarmendu daitezke Agirrereren saiotik. Guztira 326.5 puntu atera zituen. Asier Otamendi izan da bigarren 322.5 punturekin, Oihane Pereak 321, Iñaki Viñasprek 312.5, Serapio Lopezek 306.5 eta Felipe Zelaietak 283.5 puntu.

Datorren igandean, Martxoaren 16ean, Aramaion jokatuko den bigarren finalerdian erabakiko da, Apirilaren 5ean Gasteizko printzipal antzokian lehiatuko den seikotea.

 


Utzi iruzkina: