Txapela berriz lautadara!
Egoitz Iradierrentzat Jon Aizpuru sariketako txapela
Jesus Obrero institutuak antolatzen duen Jon Aizpuru sariketaren IX. edizioko finala izan da gaur, Otsailak 9, Gasteizko Dendaraba aretoan.
Egoitz Iradierrentzat izan da Lehen Hezkuntzako txapela, bigarrena hain zuzen, ihazkoa ere Zalduondora joan baitzen. Gure zorionik beroenak Egoitzi eta Araiako eskolari. Bigarren saria gasteizko Abendaño ikastolako Ixone Aranak eraman zuen, baina finalisten artean Aguraingo ikastolako Uxue Calvo eta Dulantziko eskolako Brian Saenz de Gordoa ere izan genituen.
Bigarren Hezkuntzan berriz, Elyem Chej eta Nemma Chej ahizpa legutiarrek eraman dituzte txapela eta bigarren saria hurrenez hurren. Jon Ander Martinez de Albeniz, Arriolako gaztea ere, izan zen finalisten artean.
Iruzkinak
Oihane 2008-02-10 09:51 #1
<P>Loreak mendiak eta perretxikoak lautadan!</P>
bingen 2008-02-21 20:15 #2
<P> </P>
Utzi iruzkina: