Santa Ageda AGURAIN
Zorion etxe hontako denoi,
oles egitera gatoz
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dugu gogoz.
Agate Deuna bezpera dugu
Euskal Herriko eguna,
Etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Guraso gazte ta umeak pozik
eginez gaurko jarduna
Arrautza ogi ta gazta goxoa
saskian daramaguna
KOPLA BERRIAK
HASIERAN ETA TARTEAN:
Hilaren bian kandelario
Bostian Santa Ageda
Usadioa galdu ez dadin
Kantari gatoz atera
BAT-BATEKO KOPLAK
AMAIERAN:
ESKER ONA:
Holako etxe holako andre/gizon
eman diguzu aparte
Eskerrik asko eta bagoaz
pozik eta hurrengo arte
ESKER TXARRA
Gutxi eskatu, gutxio eman
hauxe ezinezkoa da
Zeken itzelak izan baitira
doazela pikutara
Aguraingo bertso-eskola 2008
Iruzkinak
Utzi iruzkina: