Pedro Lopez de Larrea 2008-2009
Pedro Lope de Larrea ikastola - Agurain – 5.A
Artzai gezurtia
Behin batean artzain bat
20 urterekin,
ibiltzen zena beti
umore onarekin,
bere txakurrarekin
ta makilarekin,
mendira atera zen
Bere ardiekin.
Mendira joan zen bera
bokata hartuta
eta bera zegoen
oso aspertuta
harri bat hartu zuen
hasi zen keinuka…
otsoa zetorrela
hasi zen oihuka
Artzainak beti zeukan
ondoan txakurra,
artzain hori bazen bai
pittin bat maltzurra.
Otsoa zetorrela…
hori bai beldurra!
Otsorik ez zegoen
dena zen gezurra.
Artzainak esan zuen:
- Lagundu mesedez!
- harrapatuko dugu,
ez du egingo ihes!
Eta artzaina heldu zen
etxera oso errez.
Berriro gezurra zen
eta otsorik ez!
Baina zer gertatu zen
Esango dugu hara:
otsoa etorri zen
nolako ikara!
Herrira oihuka doa
laguntza eskatzera…
- ez dizugu sinisten
gezurti bat zara!
Otsoak ardi denak
hantxe jan zituen
artzain gaztea hasi
zen negar egiten
badakizue denek
moraleja zein den:
Saia gaitezen beti
Egia esaten!
Pedro Lope de Larrea ikastola - Agurain – 5.B
3 txerritxoak marina doorren
Txerritxoek etxean
ez zuten ikasten,
hirurek ez zioten
inori laguntzen…
Amari ez zitzaion
batere gustatzen,
zikinegiak ziren
ta bota zituen.
Txikiak ezagutu
txerritxo polita
ta hurrengo egunean
izan zuen zita,
eta egun horretan
ez zegoen jantzita…
Amonaren etxera
Joan zen korrika
Ertaina lagunekin
zegoen bilduta,
zeuden bere kotxean
basotik galduta.
Poliziak hartuta
jarri zion multa,
zubi baten azpira
joan zen erotuta
Handiena zebilen
etxetik etxera
berak pentsatzen zuen
ze etxe ote da?
Forondara joan zen
hegazkina hartzera,
handiena joan zen
Marina door-rera
Beste biak ta amona
atzetik joan ziren.
Terrazan eguzkitan
whisky bat edaten,
hirurak ari ziren
jacuzzi-an bainatzen…
eta une horretan
otsoa heldu zen.
Amona ta txerriak
piztinan sartuta
amonak pixa egin
txerriak purruta
ta otsoa zegoen
piztinan oihuka…
eta gaixoa hil zen
intoxikatuta.
Pedro Lope de Larrea ikastola - Agurain – 6.B
Iraultza baserrian
Ba omen zen behin baserri baten
txerritxo handi bat kortan
egun guztia pasatzen zuen
erdi jaten erdi lotan
ta horrelako egun batean
lasai zegola lastotan
baserritarrak entzun zituen
haien artean hizketan
Emakumea:
San Martin eguna iristen da ta
zerbait jateko behar dugu
txerritxo handia badugu ta
txorixoak eingo ditugu
Gizona:
Bai oso ondo iruditzen zait
Bai z ure proposamena
Eta txerritxoa hilko dugu
Nahiz ematen digun pena
Ta San Martin eguna
hurbil zegoenez,
heriotza usaindurik
hasi zen negarrez
- nola egin behar dut
nik hemendik ihes?
Besteei esan zien
- Lagundu mesedez!
Animaliak elkartu ziren
eta txakurra erdian
- Gure txerria ipini dute
oso egoera larrian
gaur bera izan da, bihar beste bat,
Hurrengoan zu agian…
Eta horrela montatu zuten
Iraultza bat baserrian
Lehenbizikoa behia izan zen
kaka egin goitik behera,
ardiak azkar eraman zuen
bere ilea tranpara
artzaina erori, giltzak ere bai
ta animaliak atera…
Eta azkenean guzti-guztiek
alde egin zuten kalera!
Pedro Lope de Larrea ikastola - Agurain – 6.A
Hartz emea eta hartz arra
Ba omen ziren, koba batean
hartz emea eta arra
egun batean hartz emeari
irten zitzaion adarra
- ta esan zion zergatik ote
niri adarra jartzea?
Alde hemendik lotsagabea
hau ez da zure etxea!
- Agur laztana etxetik noa
Beste neska bat hartzera
Ez baduzu nahi nirekin bizi
Niretzat askoz hobe da!
Hartz emea haserretu
ta joan zen korrika
zuhaitz baten azpian
negarrez hasita,
begietatik malko
gazi bat jausita…
Orduan egin zion
hontzari bisita
- Nire maiteak jarri
zizkidan adarrak
- horrelakoak dira
maitia hartz harrak
- baina maite nituen
bere hatzaparrak…
- bila zazu beste bat
ta akabo negarrak!
(Hartz emeak ez zuen bere gustuko beste animaliarik aurkitu eta etxera bueltatu zen)
Etxera heldu eta ondoren
aurkitu zuen bakarrik,
begietara begiratuta
obatu zuen gerritik,
eta ondoren muxu bat eman
ta ez dago esan beharrik,
larrua jotzen hasi ziren ta
bukatu zuten poz-pozik!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: