bertso poteoa DULANTZIN

laube 1456150861201 LAUBE | 2008-12-07 19:15

Izan daiteke euskaren nazioarteko eguna Abenduaren 3a delako, ziurrenik hori izango da, baina kontua da arabako Lautadan bertsoak udaberrian beharrean udazken-negu partean loratzen direla. Dulantzi ere izan dugu horren lekuko gaur.

Bertso poteoa izan da tabernaz taberna eguerdian eta han izan gara Rikardo Gonzalez de Durana eta Asier Otamendiri konpainia egiten Lautadako bertso-eskolako zenbait familia. Zarata egin dugu behintzat. 3 ordu luze aritu gara panderoa, trikitixa eta ahotsak astintzen. Azkenerako inork ez zuen etxera joan nahi.

Hona hemen bertan ateratako argazki batzuk.


Utzi iruzkina: