Larunbatean santa eskea Agurainen

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-02-06 17:12
2

Santa Eskea

Ohitura zaharrak berritu nahirik, otsailaren 7an, 17:30etan Monkloatik abiatuta kalez kale ibiliko gara herrian zehar.

Hartu baserritar jantzia eta makila

Animatu eta parte hartu!

 

HERRIKO BERTSOAK

Zorion etxe hontako denoi, oles egitera gatoz

aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz.

Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz,

baina eztarriz sano gabiltza ta kanta nahi dugu gogoz.

 

Agate Deuna bezpera dugu Euskal Herriko eguna,

Etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua duguna.

Guraso gazte ta umeak pozik eginez gaurko jarduna

Arrautza ogi ta gazta goxoa saskian daramaguna.

 

 ----------------------------------------------

 

SANTA AGEDAKO KOPLAK 2009
Lautadako bertso-eskola
 
LELOA DENEK
 
HILAREN BIAN KANDELARIO
BOSTIAN SANTA AGEDA
USADIOA GALDU EZ DADIN
KANTARI GATOZ ATERA
 
KOPLA: Bertso-eskolako ikasleek
 
……………………………
…………………….
…………………………..
…………………….
 
AMAIERAN DENEK
 
ESKER ONA, eskuzabalak izan direnei.
 
Zelako jende eskuzabala!
eman diguzue aparte
Eskerrik asko eta bagoaz
agur eta laster arte
 
ESKER TXARRA, ezer ematen ez dutenei.
 
Gutxi eskatu, gutxio eman
hauxe ezinezkoa da!
Zeken itzelak izan dira ta
doazela pikutara

 

Oihane

Oihane 2009-02-07 15:58 #1

EGURALDIAK EZ DU GEHIEGI LAGUNDU, eta KALEZ KALE IBILI BEHARREAN MERENDOLA EGINGO DUGU, 18:00etan AGURAINGO HILTEGI ZAHARREAN

Andereño jauna

Andereño jauna 2009-02-08 20:03 #2

<P>Ba egia esan, guateke polita atera zen azkenerako, ezta lagunok? Bertso-eskolako gurasoak, ausartak eta lotsagabeak zarete benetan... andeño jaunak eskatu gabe inprobisatzen hastea!!! aupa zuek!!! Ta umeak ere txora-txora eginda lagunekin salto eta brinko, bultza ta kolpe, baina pozik!! autoestima topera eta tripa bete beteta etxera!</P>
<P>Gora gu eta gutarrak!</P>


Utzi iruzkina: