ABENDUAREN 4ean, 18:30etan Euskararen eguna AGURAINEN. 1. Behean azaltzen den bertso-sorta Huajaloteen "Mexiko kuba eta" doinuan 2. Tabernaz taberna bertso-poteoa Egun da Santi Mamiña doinuan baina estribilo berriakin: Aguraingo kaleetan beti gabiltza festetan Gaur euskararen eguna denez hasi gaitezen kopletan Abenduaren 4ean, 19:30etan Gasteizen Bertxoko finalera juteko autobusa. Gazteentzat bakarrik, helduak lanpetuta ibiliko gara Aguraingo kaleetan. Itzulerarako lasai... esango diogu autobusari Agurainerako juteko. Baina astearterako edo erantzuna behar dugu eh? Bit...
Aurreko larunbatean, azaroak 14, Araiako herrian antzinako euskal ezkontza baten antzezpena burutu zen. Eguraldia lagun, herritar andanak parte hartu zuen ospakizunetan eta giro aparta egon zen egun osoan zehar herrian. Ospakizunari goizeko 11.30etan eman zitzaion hasiera txafleroen eta bertsolarien bitartez (Juan Mari Juaristi eta Andere Arriolabengoa) Santsarreka auzoan. Handik senargaia, honen senitartekoak, argazkilariak, fanfarrea eta bertsolariak emaztegaiaren bila abiatu ziren Intuxi auzorantz. Bertan emaztegaiaren senitartekoak, apaiza, notarioa, idiak gurdi dotearekin...
AGURRAK "> SAIOAREN KRONIKA eta ARGAZKIAK
BERTXOKO baldin bada bertsoen txokoa, ez dago Zalduondo baino bertxoko hoberik!! Duela astebete 5 gazte batu ziren Zalduondoko Zeledon txokoan bertso-eskola sortzeko ilusioz gainezka. Lehen erronka bertsotan apur bat ikasi, eta bigarrena Bertxoko sariketako kanporaketa bat antolatzea. Baina ilusioa eta lanerako gogoa dauden lekuan mugarik ez. 60 lagun batu genituen ostiralean Zeledon txokoan, informazio iturriek okerrik ez badiote behintzat, lautadan inoiz egin den bertso afaririk gazteena ...
eta Maialenek Euskal Herria!!! Maialen Lujanbio 2009ko txapelketan, 2009ko Azaroaren 7an BERGARAN. Gaia: argazkilaria zara. Orain heldu zara gertakariaren lekura, eta lanean hasteko garaia da. Doinua. Mikel Laboaren "martxa baten lehen notak"
2009-11-14, ARAIAEuskal ezkontzaOrdua: 11:30 Antolatzailea: ASPARRENGO UDALA. Euskararen astea Protagonistak: Andere Arriolabengoa, Juan Mari Juaristi14:30etan Herri bazkaria ATSUN Elkartearen eskutik. Bazkalostean bertso erromantikoen kantaldi herrikoia! Lautadako bertso-eskola eta Araiako kantuzaleekin!
Bertsotan ikasteko entzutea bezelakorik ez dago... eta hona hemen Urriaren 24ean, Laudion jokatu zen Txapelketa nagusiko kanporaketako bertsoaldirik onenetako bat... Entzun eta gozatu. Aitona edo amonari erakustea ere ez legoke gaizki... ITURRIA: www.bertsoplaza.tv ">
SILVEIRA ONDDOZALEA KONTROLEAN PUNTUAK ERANTZUTEN KARTELAKO LANA BARRUTIK SEGIDILLAN HIRURAK FANTOMAS IZENEKO INDIGENA. Publiko artetik bertsotan.
URRIAREN 24an, LARUNBATA LARREAKO Aldaia Jatetxean 20:00etan ARDO DASTAKETA tailerra (oso aproposa geroko saioa begi onez ikusteko) 22:00etan BERTSO AFARIA (20 Euro) OHARRA: Afaritarako eman izena Barrundiako udalean Urriaren 20a baino lehen. AFARIRAKO TXARTELA DOHAINIK lortu nahi dutenentzat... erantzun galdera honi BERTSOLARIAK, Viñaspre, Paia eta Silveira dira, bai. Baina, zertan dute antza hiru bertsolariok? a) Hirurek dute Xabier izena b) Nagusitan, herrialdetako txapel bana jantzitakoak dira. d) Ez dira euskaldun peto-petoak. Jatorri ilunekoak dira, arraza nahasketa arr...