Barrundian barrena... bertso saio mundiala

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-10-16 22:45
6

URRIAREN 24an, LARUNBATA

LARREAKO Aldaia Jatetxean

• 20:00etan ARDO DASTAKETA tailerra (oso aproposa geroko saioa begi onez ikusteko)
• 22:00etan BERTSO AFARIA (20 Euro)

OHARRA: Afaritarako eman izena Barrundiako udalean Urriaren 20a baino lehen.

AFARIRAKO TXARTELA DOHAINIK lortu nahi dutenentzat... erantzun galdera honi

BERTSOLARIAK, Viñaspre, Paia eta Silveira dira, bai.  Baina, zertan dute antza hiru bertsolariok?

a) Hirurek dute Xabier izena

b) Nagusitan, herrialdetako txapel bana jantzitakoak dira.

d) Ez dira euskaldun peto-petoak. Jatorri ilunekoak dira, arraza nahasketa arraro bat...

miren

miren 2009-10-19 08:06 #1

Hibrido xamarrak dira hirurak, odol nahasketa dute zainetan, horregatik dira hain onak.

Oihane

Oihane 2009-10-21 15:56 #2

Ba bai...

plas! plas! plas! plas! Asmatu duzu!!!!! ZORIONAK ZURI, ZORIONAK ZURI...

Xare

Xare 2009-10-28 14:15 #3

Barrundian berdin digu kanpokoak diren, zein arrazatakoak diren eta odol desberdina badute ere, guri bost. Denak dira ongi etorriak Barrundian. Beraz, ez dakit hasierako aukera anitzeko bromatxo gustu txarreko hori zertara datorren. Mesedez, ez interpretatu ez denik. Xare.

Oihane

Oihane 2009-10-29 08:31 #4

Bertsolari horiek balioan duten plusa nahi genuen azpimarratu. Diferenteak izatearen aberastasuna. Kultura askotatik edandako bertsolariak direlako, kultura handikoak direla. Erabili dugun tonua asko baloratzen eta maite ditugulako da. Baina bistan denez bestelako interpretazioetarako bidea eman dezake. Barka ezazue beraz, eta blogetik kentzea nahi baduzue, kenduko dugu

miren

miren 2009-10-30 08:41 #5

Ez diot ikusi, ez eta ikusten ere gustu txarrik jolasari, inondik inora. Oihanek esandakoarekin erabat ados: ezberdina eta berria beti da aberasgarri. Eta halaxe adierazi nuen nik ere jolasean pare hartu nuenean. Gainera, ez dagoen tokian ez genuke mamurik ikusi behar eta umorea beti da ona, bertsolarien artean ere eguneroko kontua.

Oihane

Oihane 2009-10-30 09:16 #6

Gehituko nuke bertsolariei eman geniela jolas honen berri, eta ez zirela mindu inondik inora. Orduan ez dut ondo ulertzen nondik datorren zure haserrea... Eta nahiko nuke ulertu. Eskertuko nuke argibide bat, komunikazio arazo bat egon baita hemen, nire ustez nagusiki. Zer esan nahi genuen eta zer ulertu duzun ez datoz bat, eta horrek kezka pixkat sortzen dit.

Arabarrok askotan konplejua izaten dugu "euskaldun peto-petoak" ez izateagatik, gutako asko hibridoak gara eta. Guk horren alde positiboa nahi genuen azpimarratu, hori horrela baita. Euskaldun zaharrak ez diren pertsona asko iritsi dira euskaldun osoak izatera eta baita bertsolariak izatera ere. Ordun autokonfiantza pixka batekin, besteengandik ikasiz baina gurea emanez euskal munduari eta euskarari ekarpena egin diezaiokegula uste dut. konplejuak gainditu eta ekintzara pasatu, gozatzen hasi.  Barrundian izan genituen bertsolariak horren adibide izan daitezke, adibide pozgarri eta aberasgarria.

Debate hau interesgarria iruditzen zait beraz segi dezakegu nahi baduzue...

Utzi iruzkina: