Bertsoak egiten laguntzeko Hemen errimategi txiki bat aurkituko duzue PDF bertsioan, espero dugu lanerako lagungarri izatea. irekitzeko egin KLIK
Aguraingo Lope de Larrea ikastolako eta Dulantzi eta Araiako eskoletako 5. eta 6. mailako haurrek egundoko bertso-festa eskaini dute gaur goizean Aguraingo Harresi aretoan. Ikasturte osoan bertsolaritza eskola ordutan landu eta gero urte osoko fruituen erakustaldi bikaina egin dute. Batzuk urduri, beste batzuk lasai... baina denak irrifartsu. Giro goxo eta euskaldunean ondo pasatu, bertsoak entzun, eta elkar apurtxo bat ezagutzeko aukera bikaina izan dute. Dulantziko haurrak izan dira oholtzara igotzen lehengoak eta Famatuei buruzko kopla umoretsuak eta Dulantzi Herriari buruzko bert...
Oe, oe! jarri duteeee! Hemen gaude lautadako bertso-eskola polibalentekoak gure % 100a ematen. Irratian, korrika, musika jotzen, jolasean, dantzan, mobilak linterna bezala erabiltzen... eta gezurra badirudi ere, baita bertsotan ere! www.agurain.org WEB gunean dago argazki galeria. Egin klik eta gozatu! 15 ordu euskaraz (2010/05/15)
Baten batek burutik behera kaka egin zigutela pentsatuko du behar bada... Baina argazkiei begira, planta ederra eman genuela esan beharko. Hori bai, Gasteizko bi neskak pasa ziren finalera. Gure mutilek, dozena erdi bat bertso-eskola jasota egoteko, ederto bete zuten beren lana. Hurrengoan hobeto! Markitosek letra jarri die irudiei. DOINUA, Loretxoa porsupuesto... BERTSO-KRONIKA ederra. Ez duzue sinistuko baina errimatu egiten du... Lau gara baina gora lautada!egin zenuten nahiko lan. Josu bere betiko gaiekinEuskal Presoak gogoan, ta publikoa gure penekin,bonboa ez ...
ARKAITZ ESTIBALLESEN bertso hauekin ikusi zuen argia doinu polit horrek. Loretxoaren doinuaren moldaketa bertsotarako Unai Ormaetxearena da (Alex Sarduiren laguna). «Etxean zagoz bakarrik. Atea giltzaz itxi eta ohean sartu zara. Hala ere, ez zagoz lasai». Abokatuak deitu berri dit bi lagun dira erori filtrazio txiki bat egon da nahi duzunerako tori zure izena atera ei da ta beste hainbat istori zu lasai egon inkulpatzeko nahikoa ez baita hori. Eskegi diot atea itxi ohean sartu naiz grogi orain daukadan ezinegona ez diot opa inori. (BIS) Mila zalantza, milaka beldur etortzen zaizkit bu...
Agurainen gertatu zen, 15 ordu euskaraz egiteaz gain Arabako eskolarteko txapelketako 1. kanporaketa egin baikenuen San Juaneko BertsoKAL dotorean... lagun arteko giro goxoan. 5 izan ziren azkenean kantatzera ausartu zirenak, Aguraingo bertso-eskolako 3 (Beñat, Bingen eta Jon Unai) eta Gasteizko bertso-eskolako 2 neska (Maialen eta Maite). Azkenean bertso eskola bakoitzetik bana pasa ziren eta hainbestean denak pozik... Finala Maiatzaren 29an izango da LEGUTION, egun osoko festa hori ere... Hemen etziok treguarik! ZORIONAK Maialen eta Bingen!!! Gertakizunak irudi hauek utzi zizkigun, ba...
Larunbatean jarritako erronka beste behin ere gainditu genuen... Goizeko 9tako dianak bertsotan, Txaranga moment, Irratsaioa, bertso-pilota, futbolin biziduna, banango 15 minutu, eskolartekoa... eta gero... salda bero! kar, kar Argazki eder askoak atera zizkiguten eta eskuratu bezain laster jarriko dizkizuet... Pazientziaaaa!
Kotxea aparkatu edo autobusetik jeitsi bezain laster armak ateratzen ditugu... Edozeini gerritik heldu eta hasten da espektakulua... Bazkalostean ezin diogu postreari itxaron... Ez gara eserita egoteko jaioak! Gure oinak nota bakoitzarekin mogimenduan jartzen dira Telebista kamarek ere ez dakite ondo nora enfokatu... Ez dugu lotsik eta edozein lotsarazten dugu! Beroketa ariketen ostean hasten da lebitazioaaaaa, beti goraaa! Ez dago hanka guk baino gehiago sartu eta altxatzen duenik! Formal egoten ere badakigu... baina bonboa aldamenean badaezpada ...
Eskuratu finaleko bazkaria + sarrera Maiatzaren 4a baino lehen!!! euskaltube.com bideoak | Izenburua: Maiatzaren 8an FINALA | Erabiltzailea: arababertsotan">