Aupa mutilak! igo gara oholtza hontara ere...Inor ez omen da bere herrian profeta baina zuen kasuan behar bada bai! "Lurrera zaitez eta euskaraz egin" baino "aireratu zaitez eta bota bertsue" hobeto geratzen zaizue... kar, kar. Aupa Zalduondo! ederki ari zarete!! Narbaizan gehiago eta ahal bada hobeto.
Hemen duzue Uztailaren 30ean AGURAINEN Andra Mari plazan egindako bertso-dantza plaza iruditan.
Ordu txikitako BKNren eskaerak betez hemen 9 puntuko doinu bat. Oraindik Aizkorrira juxtu juxtu igotzen gara eta hor gabiltza 9a+ eskalatzeko planak egiten... ene! Nik EGAÑARI entzun nion lehendabizikoz, baina uste dut beste hau zuentzako aproposagoa dela. Viñaspre bere lehen finalean, birjinidadea galdu zuen urtean VIÑASPREREN AGURRA. 2005-04-09 Arabako txapelketako finala. Doinua: Munduko ilunabarra Neurria: Bederatzi puntuko handia Otamendiren aizkora Oihanek salto lepora Zigorrek badu ganora eta Manex da polbora Juaristi denez irakaslea beti gainditzen du froga ni bezelako t...
Uztailaren 4ean Araiako jaietan eta Uztailaren 11an Herediako jaietan izan ditugu azken zitak. Baina bertso-saio eta perfomanceak gero eta ugariagoak dira gure eskualdean. Pamuestraunboton esaten denez, Hemen herediako jaietan igande arratsaldean Evaristoren jarraitzaile batek grabatutako bideoa, saioan hartutako lagin txikia... Bezperan gauez bertso hobeak entzun ziren behar bada baina tira... behar bada ez ziren bideoz grabatzeko modukoak euskaltube.com bideoak | Izenburua: Herediako jaiak, 2010-07-11, bertsolariak herriko jaietan | Erabiltzailea: abe"> Datorren asteburua eta ondorengo...
Hemen duzue jolaserako proposamen berri bat. Kopla handia da. Kriston montajea izan zen Bertso Jazza baina seguru guk medio gutxioagorekin zeozer polit polita egin dezakegula. Musikari faltagatik ez da izango! Momentuz blogean eta laster eskenatoki batean (edo olbean ze arraio!).
EGIN KLIK ARGAZKIAN
Andereñorentzat beste opari bat... Hau zuei ere gustatuko zaizue... iturriaga bere esentzian: garratza, ozpina eta gatz apur batekin... 2005-12-13 BEC. Bakarkako lana. GAIA: Gaur zure urtebetetze eguna da. Eguna aurrera doa eta oraindik ez zaitu inork zoriondu; DOINUA. Habanera Badaukat familia bat familia bat itzela lagun koadrila bat ere falta zait haien epela prestatu dut telefono gorritxo batekin gela zigarro bat piztu eta itxoingo diet horrela baina denbora badoa ta tristezia umela negar egiteko gogoz urtebetetze krudela uste nun baten batentzat garrantzitsua nintzela...neuk ere ...
eta matematikek ez badute failatzen... JotaFA+dantzariak+ bertso-eskola+pintxo pote = loroloro Aurreko batean Araiako dantza plaza amaierako grabazioa jarri genizuen irudia imajinatzeko... ba irudia ere heldu zaigu.
Hemen gaurko BRIKO-BERTSO-ESKOLAren emaitza. Elegantea eh?