Unai Iturriaga bere bakardadean

laube 1456150861201 LAUBE | 2010-07-13 21:46

Andereñorentzat beste opari bat... Hau zuei ere gustatuko zaizue... iturriaga bere esentzian: garratza, ozpina eta gatz apur batekin...

2005-12-13 BEC. Bakarkako lana. GAIA: Gaur zure urtebetetze eguna da. Eguna aurrera doa eta oraindik ez zaitu inork zoriondu; DOINUA. Habanera

Badaukat familia bat
familia bat itzela
 lagun koadrila bat ere
falta zait haien epela
prestatu dut telefono
gorritxo batekin gela
zigarro bat piztu eta
itxoingo diet horrela
baina denbora badoa
ta tristezia umela
negar egiteko gogoz
urtebetetze krudela
uste nun baten batentzat
garrantzitsua nintzela...
neuk ere ez nien deitu
izorratu daitezela!!!

Ez dut hotsik bat aditzen
ez telefono ez flauta
ez zorionak zuri ta
ezta Iturriaga aupa!
normala ere izan leike
nolakoa naizen pentsauta
lagunentzako sekula
ez naiz izan kriston mauka
euren kontura bizi naiz
egunero taupa-taupa
baten eta bestearen
nobia sarri dut hauta
akaso hargatik ez daude
zoriontzeko prestauta
baina gaur egun jendeak
errukirik ere ez dauka

Amorrua bilakatu
zait barruan neukan grina
nola gaiztotu liteken
garuna, gure makina
akabo ez dut itxarongo
telefonoan rin-rina
ardo min bihurtuko dut
ez deitzearen samina
txanpana neuk edango dut
ta hartuko dut dopina
nola ipiniko naizen
enezake imajina...
doazela pikutara
lagunak ta ama birjina
eurentzat beti eukiko dut
gaur arte neukan adina!


Utzi iruzkina: