Munduko ilunabarra 9A+

laube 1456150861201 LAUBE | 2010-07-31 20:44
1

Ordu txikitako BKNren eskaerak betez hemen 9 puntuko doinu  bat. Oraindik Aizkorrira juxtu juxtu igotzen gara eta hor gabiltza 9a+ eskalatzeko planak egiten... ene! Nik EGAÑARI entzun nion lehendabizikoz, baina uste dut beste hau zuentzako aproposagoa dela. Viñaspre bere lehen finalean, birjinidadea galdu zuen urtean

VIÑASPREREN AGURRA. 2005-04-09 Arabako txapelketako finala.

Doinua: Munduko ilunabarra Neurria: Bederatzi puntuko handia

Otamendiren aizkora
Oihanek salto lepora
Zigorrek badu ganora
eta Manex da polbora
Juaristi denez irakaslea
beti gainditzen du froga
ni bezelako tipo batentzat
lekurik ez da egongo ba
pauso bakoitzan apurka-apurka
noa aurrera ta gora
lagun batek behin esan zidana
ekarri nahi dut gogora
noizbait atzera egiten badut
inpultsoa hartzeko da. (bis)

BERTSOA ENTZUN

 

Egitura

Egitura 2010-07-31 20:55 #1

<p>8A/8A/8A/8A/10/8A/10/8A/10/8A/10/8A/10/A8</p>


Utzi iruzkina: