LAUBE

Lautadako bertso-eskola

Udaberriko piropoposta

25
laube 1456150861201 LAUBE | 2010-03-23 21:38

Miau eta guauuu! Eguzkia atera dela aizue... zuhaitzetan loreak atera dira, honek beste itxura bat dauka ehhh? Ez dugu hotzik, ez dugu lotsik... baina eguzki epeletan hobe gaude, eh? Udaberria ofizialki hasi denez, pentsatu dugu badela garaia negua haizea hartzera bidaltzeko (ea ez digun astebete barru berriz bisitarik egiten...). Hemen duzue udaberriko piropoposta. GORA BIHOTZAK!  


Jolas berri bat

7
laube 1456150861201 LAUBE | 2010-03-16 22:11

badirudi aurreko jolasa errazegia izan dela... Apurtxo bat zailagoa jarriko dizuet ea oraingoan zer egiten didazuen... 5 lokuzio jarriko dizkizuet eta ia hiru irudi hauei dagozkienak bereizi eta dagokion zenbakiarekin jartzen dituzuen. Gero adibide grafikoren bat gehitu! Mokoroa bildu Tipula malkoak izan Gaita jotzen hasi Afrusa izan Txakurra garitan bezala ibili   1.   2.      3.                    


Jolas bat proposatzen dizuet... Hitz batzuk lapurtu ditut MATXUT lokuzio "hiztegitik"  eta ia hoien esanahia azaltzeko gai zareten! Erantzunak, euskaraz izan behar dira noski!  Ondo erantzuten duenarentzat oparitxoren bat egon daiteke...  Errioxara bidai bat autobusez adibidez... kar, kar...   1. GORRINGO BIKO PAREA EDUKI 2. GANBARA ALOKATURIK EDUKI   3. LANGABETU KAXA


    Batzuentzako sorginak Besteentzako sirenak Batzuentzat emagalduak Besteentzat amabirjinak Hurbil izaten ditugu Anbulantzien sirenak Kolpatu gaituelako Nonbait maite gintuenak Baina ematen dizkigu Kolpeetan gogorrenak Beste aldera begiratuz Etxean gelditzen denak   Pobrezia ariman du Gure egungo munduak Bete behar direlako Diruaren aginduak Alperrik dugu hartzea Gizonaren ereduak Emakumeak mendeetan Egon gara zapalduak Lanik txarrenak ditugu Ta gutxien ordainduak Gurea aldarrikatuz Altxa ditzagun buruak   Emakumeon bizkarrean Daukagu zama itzela Haurren ta adinekoen ...


Galdu arren, oe! oe! oe!

7
laube 1456150861201 LAUBE | 2010-03-07 15:27

  Esan eta egin... Aiaraldea inbaditzera joateko zita genuen eta autobusetik hasi ziren prestaketa lanak. Bonbo, txindata trikiti eta berde ke te kiero berde... Behin baino gehiagotan berde geundela pentsatu arren, fruituak ematen ari gara. Amurrioko herriko tabernara heldu eta bertakoak dantzan jarri genituen... Afari ederra eman ziguten ondoren Lezaman. Aupa Komando sukaldari! Eta saioa Inpressionante! hori da hori kantatuz gozatzea eta talde sentitzea. Bakoitza berean fin. Elkar animatuz, besotik helduta... Garaipen morala gurea izan zen zalantzarik gabe. Talde aparta garelako! Oe...


Azken saioa, azken aukera eta afari ederra! AUTOBUSA: 19:15etan Aguraingo Gasolindegian Preparau agurra eta egurra! To, hementxe doinua...  Ixilik inolarez, hobe da abestu Ixilik inolarez, hobe da abestu Behar dugu Aiara bertsotan deuseztu Abestu, ta Aaira deuseztu Altubepeko kastak zereginik eztu!    


Bideo gehiago txapelketa

laube 1456150861201 LAUBE | 2010-03-03 08:04

euskaltube.com bideoak | Izenburua: Lautada Taldea. Arabako kuadrilla arteko I. bertsolari txapelketa. 2010 | Erabiltzailea: abe" title="euskaltube.com bideoak | Izenburua: Lautada Taldea. Arabako kuadrilla arteko I. bertsolari txapelketa. 2010 | Erabiltzailea: abe"> euskaltube.com bideoak | Izenburua: Errioxa Taldea. Arabako kuadrilla arteko I. bertsolari txapelketa. 2010 | Erabiltzailea: abe" title="euskaltube.com bideoak | Izenburua: Errioxa Taldea. Arabako kuadrilla arteko I. bertsolari txapelketa. 2010 | Erabiltzailea: abe">


Lautadako taldea izan zen garaile Kuadrillarteko txapelketako 2. kanporaketan   Hilaren 27an, larunbatean, jokatu zen Zalduondoko Zeledon toki elkartean Arabako Kuadrilla arteko txapelketaren bigarren kanporaketa, Lautadako taldea Errioxako taldearen aurka. Kanpoaldeko haize zoroak lagundurik, festa giro ederrean aritu ziren bertsolariak. Lautadako taldean, berdez jantzita, promesa ugari aritu ziren: Jon Pinedo, Oier Suarez, Maialen Mateo, Bingen Sainz, Jon Unai Axpe eta Oihane Perea. Haiek izan ziren garaile. Eta Errioxako taldean hiru bertsolari gorriz jantzita: Orlando Arreitunand...


Otsailak 27an lehena!

6
laube 1456150861201 LAUBE | 2010-02-21 15:19

    Familia handi bat gara lautadan, eta txapelketara goaz! gure eskualdearen pabilloia altu uztera... 6 izango dira  kantuan baina atzean ekipo zabal bat, sorgin eta deabru txiki eta guzti... Otsailaren 27an, 14:00etan bazkaria dago zalduondoko Zeledon txiki elkartean. Izena emateko deitu 675707971 telefonora edo idatzi mezu bat araba.sustapena@bertsozale.com helbidera asteazkena baino lehen. Lautadako larreetan hazitako arkume goxoa izango dugu dastatzeko... eta bazkalostean, sekulako festa: Postre potentearekin hasiko gara, Bertso sorta lehiaketa, "zalduondoko txispak", ...


Markitos askatu!

3
laube 1456150861201 LAUBE | 2010-02-12 21:42

Orain kantatzera gatoz... orain kantatzera gatoz.. Orain kantatzera, kantatzera, kantatzera gatoz!  Badatoz ihauteriak eta badator txapelketa, eta portzierto, bertso-sorta kolektibo itzela preparatzen ari gara zalduondon... Preparau daitezela Evaristoren seme alabak! Eh, peña! Igandean zalduondora! Markitos askatu!  PD: Oier, bihar bidali gaurko artelana! """>