Araia eskola 2008-2009

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-01-01 18:32

 

Araia Eskola – Asparrena – 5. maila

Txanogorritxu rokera

 

Bere amatxok esan

zion: - gitarra hartu!

eta txanogorritxuk

irtetzeko eskatu.

...Ondo portatu eta

letrarik ez ahaztu

eta ordu batetan

etxera bueltatu

 

Txanogorritxuk hartu

beharko txanpon batzuk.

Otsoa agertu zen

- ta zer nahi duzu zuk?

- Lore sorta polit bat

Eman behar dizut

Nahi baduzu motorrez

Eramango zaitut!

 

Txanogorritxu heldu zen

zorabiatuta

eta atera joan zen

oso amorratuta.

-Otsoa ezin da sartu!

Porteroak ohiuka

-Bueno ba utziko dut

Farolan lotuta!

 

Otsoak esan zion

- hau da zure kulpa!

Baina txanogorritxu

otsoa ahaztuta,

kontzertura sartzen da

ondo pasatu ta

bitarteak kalean

otsoa uluka!

 

Txanogorritxu joan zen

rokera rokera,

bere rock kontzertura

rap bat kantatzera.

Gero gitarrarekin

irten zen kalera,

otsoa han utzita

motorra hartzera.

 

 

Txanogorritxu joan zen

motorez korrika

eta otsoa zegoen

mozkortzen hasita.

Gero amona irten zen

zoriontsu jausika,

minifalda bakera

polit bat jantzita

 

- Ba al zatoz nirekin

trenean mendira?

- Nahi baduzu kohetez

biok ilargira

enamoratu ziren

elkarri begira

eta geroztik oso

pozik bizi dira.

 

 

 

Araia Eskola – Asparrena – 6. maila 

Asmakizuna

 

Iruñeatik irten zen

pertsona mordoa

nora joango den bai

hori misterioa…

bat gidari ta atzean

jende asko doa,

hona etortzeko guk

badugu gogoa!

 

Jende asko dijoa

bere barrenean,

bat gidari jartzen da

aurreko aldean,

ez da ia gelditzen

pastasen denean

eta soinu batekin

doa erritmoan.

 

Kirola egiteko

modu segurua.

Nahiz izerdia bota

ta pasa apurua,

kolorez betetzen da

gure ingurua

baina irabaztea

ez da helburua.

 

Noiz helduko da hona?

da daukagun kezka.

Gu ere juango gara

petoekin ezta?...

eta gero Gasteizen

mutil eta neska

Apirilak 5ean

sekulako festa!

 


Utzi iruzkina: