PIONGIANGeko AHOTSA

Koreako Herri Errepublika Demokratikoko Berriak

KCNA – Ekitaldi bat egin zen atzo 15 Piongiangen, hirugarren belaunaldiko komunikabide mugikorrak Ipar Koreara iritsi baitira, Networken eskutik. Ekitaldian Ministro Kontseiluko lehendakariordea, Ro Tu Chol, Komunikabide ministroa, Ryu Yong Sop, beste funtzionario eta Egiptoko Orascom Komunikabide Konpainiako kideak egon ziren besteak beste, azken hauek Orascomeko zuzendari orokorra den Naguib Sawirisek zuzenduta. Egiptoko enbaxadorea Korean, Ismail Abdelrahman Ghoneim Husseinek ere bertan egon zen. Koreako Komunikabide Konpainiako zuzendariak, Pak Myong Cholek, zerbitzu honen eskain...


KCNA – Beijingen egun hauetan egon diren elkarrizketak amaitutzat eman dituzte bertan egon diren sei kideek. Bilera honetan, 2007ko Urriaren 3ko Akordioa gauzatzeko arazoak eztabaidatu dira, eta lehendakariaren adierazpena onartu da. Parte hartu duten kideek Irailaren 19ko Adierazpen Batuaren bigarren faseko neurriekin aurrerapenak egon direla adierazi dute. Konkretuki, eta Urriaren 3ko Akordioaren arabera, Koreako Herri Errepublika Demokratikoak ordainsari ekonomiko eta energetikoak lortuko ditu, petroleo milioi tona baten baliokidea hain zuzen ere. Aldi berean Ipar Koreak bere horn...


Xinhua – Amerikako Estatu Batuek ez dute baztertzen Ipar Korea herrialde terroristen zerrendan sartzea, zabaldu zuen azteazkenean funtzionario batek. “Hori beti gerta daitekela suposatzen dut”, erantzun zuen Sean McCormack, Estatu Saileko ordezkariak, prentsaurreko batean, Piongiangek bere programa nuklearra aldatzen ez badu Washingtonek horrelako neurri bat hartuko al lukeen galdetu zitzaionean. “Ez dut legea guztiz ezagutzen, baina jarreran oinarritzen dela uste dut. Eta ikusi beharko dugu zein den KHEDren jarrera”, esan zuen ordezkariak. “Ezin dezaket aurrerapenak egon direla e...


KCNA – Piongiangeko hainbat egunkarik artikulu sendoak idatzi zituzten astearte hontan atzerakoi japoniarren errepresioa Chongryon (Japonen Bizi Diren Korearren Elkartea) erakundearen aurka salatzeko. Rodong Sinmun egunkariak Azaroaren 27an gertatuak gogoratzen ditu. Egun hartan Tokioko poliziak Merkatari eta Industrialen Elkarte Korearra Japonen erregistratu zuen, eta elkartearen lehendakariordea eta gai orokorren burua atxilotu zituen, haien eskubideak gogorki erasotuz. Chongryonen aurkako politikak KHEDren aurkako politikaren beste eredu bat besterik ez dela dio egunkariak. Chongr...


KCNA – Filme Korearren astea ospatu zen Kuban Azaroaren 28tik Abenduaren 1erarte. Bertan, Kubako Arte eta Filmen Produkzioaren Elkarteko kideak, Kultura Ministeriokoak, Habanako hiritarrak, hainbat herrialdeetako diplomatikoak eta KHEDeko enbaxadorea besteak beste egon ziren. Hitzaldietaz gain, gerturatu zirenak “Neska Lorea”, “Wolmi Irla”, “027. Agindua” eta beste film korearrez gozatzeko aukera paregabea izan zuten.


KCNA - Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren selekzioa finalerako txartela lortu zuen, Txilen ospatzen ari den 20-azpiko Nesken Futbol Munduko Txapelketan. Talde korearrak 2 ta 1 irabazi zuen Frantziako selekzioaren aurka, eta 17-azpiko txapelketan gertatu zen bezala Estatu Batuekin aurkitu da finalean. http://es.fifa.com/newscentre/videos/player.html#ch=u20w08&id=969399


KCNA – Astelehen honetan Herriaren Kultura Jauregian hainbat ekimen burutu ziren “HIESaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan. Bertan ministerioetako funtzionarioak, eta hiriburuko osasun publikoko langileak egon ziren besteak beste. Nazioarteko erakundeetako hainbat ordezkari eta enbaxadore ere han izan ziren. Osasun Publikoko ministroordeak, Ri Pong Hunek, “HIESa maila mundialean arazo larria dela” eta Korean aurrera egiten ari direla azpimarratu zuen bere hitzaldian. Honekin batera Koreak HIESaren aurkako prebentzioa gehiago indartuko duela iragarri zuen, OME (Osasunerako Mu...


GARA – Hego Korea eta Ipar Korearen arteko azken merkataritza trena atzo egin zuen azkeneko aldiz bere ibilbidea. Aldi berean milla hegokorear baino gehiagok Kaesongetik joaten hasi ziren, muga itxi baino hiru egun lehenago. 1200 hegokorear inguru bueltatu behar ziren atzo Kaesongen (Ipar Korea) dagoen industriagunetik. Gaur beste 800 langile itzuliko dira. Kaesongetik igarotzen den burdinbide interkorearra atzo bete zuen azkenengo zerbitzua, asteburuetan erabiltzen ez bait da. Astelehenean Pyongyangek burdinbide zerbitzuak eten egingo zituela zabaldu zuen, Kaesongeko turismo hego...


KCNA – Nekazariak Seulen bildu ziren Azaroaren 25ean Lee Myung Bak traidorearen nekazaritza politikaren aurka. Bilera nazionala Youidon (Hego Korea) egin zen Hego Korea - Estatu Batuak FTA hitzarmenaren aurka, nekazari eta arrantzaleen eskubideak aldarrikatzeko. Bertan Hego Koreako 34 nekazari elkarteetako kideak egon ziren, aipagarrienak Nekazari Elkarteen Federazioa eta Emakume Nekazari Elkartearen Federazioa, arlo sozial eta publikoetako beste erakundeekin batera. Guztira 20.000 pertsona inguru bildu ziren. Bilerako hiltzaldietan Hego Koreako gobernuak Estatu Batuekin egin nahi du...


Atzo, 26, Gorputz Diplomatikoarentzako Taedonggang Kluban ume korearrak egindako marrazki galeria aurkeztu zen Kubako Iraultzaren omenez.Bertan Kil Chol Hyok, Kim Il Sung Gazte Sozialisten Batasunako Batzorde Zentraleko ordezkaria, eta beste funtzionario, irakasle eta ikasle parte hartu zuten.Jose Manuel Galego Montano, Kubako enbaxadorea Korean, eta beste diplomatiko batzuk gonbidatuak izan ziren.Bertako hitzaldietan Kim Jong Il eta Fidel eta Rauli esker Korea eta Kubaren arteko elkartasuna ongi garatzen ari dela aipatu zuten.Gainera, ume korearren ikuspegiaren bitartez bi herrien arteko l...