Beijingeko 6en arteko elkarrizketak amaitu dira

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2008-12-13 15:43

KCNA – Beijingen egun hauetan egon diren elkarrizketak amaitutzat eman dituzte bertan egon diren sei kideek.

Bilera honetan, 2007ko Urriaren 3ko Akordioa gauzatzeko arazoak eztabaidatu dira, eta lehendakariaren adierazpena onartu da.

Parte hartu duten kideek Irailaren 19ko Adierazpen Batuaren bigarren faseko neurriekin aurrerapenak egon direla adierazi dute. Konkretuki, eta Urriaren 3ko Akordioaren arabera, Koreako Herri Errepublika Demokratikoak ordainsari ekonomiko eta energetikoak lortuko ditu, petroleo milioi tona baten baliokidea hain zuzen ere. Aldi berean Ipar Koreak bere hornikuntza nuklearrak eten beharko ditu.

Kideek onuragarria ikusi dute maila internazionalean KHEDri emango zaion laguntza, Japon izan ezik, azken honek akordioan hartutako konpromisoa betetzeko itxurarik eman gabe.

Gainera, gutxi barru hainbat bilera, baina oraingoan banaturik egitea erabaki dute, Asia Iparekialdeko gaietaz mintzatzeko.


Utzi iruzkina: