Protestak Lee Myung Baken Nekazaritza Politikaren aurka
KCNA – Nekazariak Seulen bildu ziren Azaroaren 25ean Lee Myung Bak traidorearen nekazaritza politikaren aurka.
Bilera nazionala Youidon (Hego Korea) egin zen Hego Korea - Estatu Batuak FTA hitzarmenaren aurka, nekazari eta arrantzaleen eskubideak aldarrikatzeko. Bertan Hego Koreako 34 nekazari elkarteetako kideak egon ziren, aipagarrienak Nekazari Elkarteen Federazioa eta Emakume Nekazari Elkartearen Federazioa, arlo sozial eta publikoetako beste erakundeekin batera. Guztira 20.000 pertsona inguru bildu ziren.
Bilerako hiltzaldietan Hego Koreako gobernuak Estatu Batuekin egin nahi duen hitzarmena nekazaritza politika neo-liberala bilatzen duela salatu zuten.
Gobernuak FTA hitzarmenarekin nekazarien eskubideak aintzat artu gabe aurrera jarraitzen badu herriak haien
aurka egingo duela argitu zuten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: