Ekimenak HIESaren aurkako nazioarteko egunean

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2008-12-02 18:56

KCNA – Astelehen honetan Herriaren Kultura Jauregian hainbat ekimen burutu ziren “HIESaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan.

Bertan ministerioetako funtzionarioak, eta hiriburuko osasun publikoko langileak egon ziren besteak beste.

Nazioarteko erakundeetako hainbat ordezkari eta enbaxadore ere han izan ziren.

Osasun Publikoko ministroordeak, Ri Pong Hunek, “HIESa maila mundialean arazo larria dela” eta Korean aurrera egiten ari direla azpimarratu zuen bere hitzaldian.

Honekin batera Koreak HIESaren aurkako prebentzioa gehiago indartuko duela iragarri zuen, OME (Osasunerako Mundu Erakundea) eta beste erakunde batzuekin elkarlana bultzatuz.

Segidan Umesh Gupta, OMEko ordezkaria Korean eta Ewa Eriksson, Gurutze Gorri Internazionaleko Federazioaren burua hitzegin zuten.

Gainera “HIESa aurrez babesteko lan egin dezagun” konferentzia, prebentzioarekin inguruko argazkiak eta antzerki bat egin ziren.


Utzi iruzkina: