PIONGIANGeko AHOTSA

Koreako Herri Errepublika Demokratikoko Berriak

Koreko Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) NBEren Segurtasun Batzordearen deklarazioaren ondorioz seien arteko negoziazioetatik irtengo dela zabaldu du gaur. KHEDek ez du sinatutako akordiorik beteko, esan zuen mezu batean KHEDeko Kanpo Gaien Ministerioko ordezkari batek. KHEDek autodefentsa helburuekin bere indar nuklearra indartuko duela esan zuen. Instalazio nuklearrak berriz irekiko direla eta aurrez erabilitako erregai barrak ere erabiliko direla gehitu zuen. NBEren Segurtasun Batzordeak astelehenean zabaldu zuen KHEDren satelitearen jautiketaren inguruko adierazpen...


Piongiangen ospatu zen atzo “Osasunaren Mundu Eguna”. Bertan Osasun Publikoko Ministerioko kideetaz gain hiriburuko medikuak ere egon ziren. Osasun Mundu Erakundeko eta beste nazioarteko erakundeetako lagunak ere han zeuden. Hitzaldietan Ri Pong Hun, Osasun Publikoko ministrordea eta Sarvershwar Puri OMEko ordezkaria hitzegin zuten. Honetaz gain osasunari buruzko bideo bat ikusi eta ikasgai bat eman zen.


Ipar eta Hego Korearen arteko futbol partiduan gertatutakoak kontutan izanda, Koreako Herri Errepublika Demokratikoko Futbol Elkartearen ordezkariak partidua azter dezan eskatu dio FIFAri. Partidua 2010ean ospatuko den Munduko Txapelketan parte hartzeko ligaxkakoa zen eta Hego Korean jokatu zen. Martxoaren 31eko gauetik aurrera, partidua baino egun bat lehenago, Ipar Koreako jokalari garrantzitsuenak ohean gelditu behar izan ziren botaka eta buruko min handiarekin. Haiek ziren osasuntsuenak beste garaietan eta ez zuten hoteletik kanpo beste inon jan. Gaixotu ziren egunerarte gog...


Koreako Herri Errepublika Demokratikoak gaur jaurti du "Kwangmyongsong-2" komunikabide satelitea goizeko 11:30etan (ordu lokala). Satelitea Musudan-ritik jaurti da. Hego Koreako adituek esandakoaren arabera, antza denez KHEDek jaurtitako suziria satelite bat garraiatzen du. Errusiako Interfax berri agentziak ere satelite bat garraitzen duela jakinarazi du, Errusiar Aire Defentsaren radarrak ikusitakoaren arabera. Japoniak eta Estatu Batuek ere jaurtiketa baieztatu dute. Japoniako gobernuak satelitea erasotu ez duela zabaldu du. Suziriak bi bultzada izan ditu Japoniako eki eta ...


Koreako Herri Errepublika Demokratikoko zerbitzuak jakinarazi dutenez, haize bolada indartsuak daude bere iparekialdeko itsasertzean, satelitea jaurti behar duten inguruan. Estatuaren irratiaren informazioa KHEDek jaurtiketa "laister" gertatu behar zela jakinarazi eta bi ordu geroago zabaldu da. "Ekialdeko Itsasoaren ipar eta erdi zonaldeetan haize nahiko indartsuak daude, 8 eta 12 metro segundu bitarteko abiadurakoak, eta 1,5 eta 2 metro bitarteko olatuak", zioen informazioak, itsasontzi txikiei ere kontuz ibiltzeko eskatu diena. Abisua arratseldeko 3retan (ordu lokala) errep...


Koreako Herri Errepublika Demokratikoak Mig-23 guda hegazkin talde bat zabaldu du laister jaurti behar duen satelitea babesteko, Yonhap berri agentzia hegokorearrak jakinarazi duenez. Hegazkin kopurua ez da adierazi, baina KHEDek "kupidarik gabe erasotuko" dutela esan zuen, norbait jaurtiketa galarazten saiatzen bada. Piongiangek komunikabide satelite bat jaurtitzeko asmoa du apirilaren 4tik 8ra, baina Estatu Batuek, Japoniak eta Hego Koreak misil bat dela diote. Horregatik, eta nahiz eta satelitea ez dutela erasotuko esan, herri hauek hainbat itsas destruktore zabaldu dituzte, ...


Gaur hasi da 2009ko eskola urtea Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren unibertsitate eta lehen eta bigarren mailako eskoletan. Guraso, ikasle, irakasle, eta langileek gogoz agurtu dituzte hasiberriak. Eskola urtea hasi dela ospatzeko antolatu den ekitaldian hainbat hitzaldi egon dira. Ondoren, lehengo ikasgaiekin hasi dira zuzenean.


KCNA berri agentziak zabaldu duenez, Estatu Batuek eta Hego Koreak 190 aire espioitza misio bete zituzten Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren aurka martxoan bakarrik. Konkretuki, Estatu Batuek 110 eta aire indar hegokorearrek beste 80. Horrelako ekintzak KHEDen subirotasunaren aurkakoak eta probokazio larriak direla aipatzen du informazioak. KCNAk hilabetero zenbatzen ditu Estatu Batuen eta Koreako Errepublikaren espioitza hegaldiak KHEDen aurka. Pasaden hilabetean 180 kasu baino gehiago egon ziren.


Robert Gates Estatu Batuetako Defentsa ordezkariak Koreako Herri Errepublika Demokratikoak jaurtiko duen satelitearen aurka ez dutela erasorik egingo zabaldu du. Gatesen arabera, litekeena da jaurtiketa laster izatea, baina Estatu Batuetako armada ez dago prest horri aurre egiteko. Gatesek Timothy Keatingek esandakoaren ondoren hitz egin du. Azken honek, estatubatuar armadaren burua Ozeano Barean, satelitearen aurka eraso egiteko prest zeudela esan zuen. “Uste dut misil bat edukiko bagenu Hawairuntz begira, haruntz joateko itxurarekin, orduan aukera bat izan litzateke erasotze...


Hainbat ekintza burutu ziren martxoaren 24an hiriburuko Herriaren Jauregi Kulturalean "Tuberkulosiaren Munduko Egunaren" inguruan. Bertan Osasun Publikoaren Ministerioko, Osasunerako Mundu Erakundeko, Gurutze Gorriko Nazioarteko Federazioko eta Ilargierdi Gorriko hainbat lagun parte hartu zuten. Guztiak KHEDen egiten dute lan. Ekitaldian garbitasunari buruzko hitzaldiaz gain argazki erakusketa bat prestatu zen tuberkulosiaren aurrean neurriak hartzeko inguruko argazkiekin. Bestalde, Koreako hainbat lekutan propaganda ekintzak burutu ziren "Nik neuk aurre egin behar diot tuberkulosia tr...