Tuberkulosiaren Munduko Eguna Korean

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2009-03-28 11:24

Hainbat ekintza burutu ziren martxoaren 24an hiriburuko Herriaren Jauregi Kulturalean "Tuberkulosiaren Munduko Egunaren" inguruan.

Bertan Osasun Publikoaren Ministerioko, Osasunerako Mundu Erakundeko, Gurutze Gorriko Nazioarteko Federazioko eta Ilargierdi Gorriko hainbat lagun parte hartu zuten. Guztiak KHEDen egiten dute lan.

Ekitaldian garbitasunari buruzko hitzaldiaz gain argazki erakusketa bat prestatu zen tuberkulosiaren aurrean neurriak hartzeko inguruko argazkiekin.

Bestalde, Koreako hainbat lekutan propaganda ekintzak burutu ziren "Nik neuk aurre egin behar diot tuberkulosia trasmititzeari" lelopean.


Utzi iruzkina: