KHEDek Hego Korearen aurka jokatutako futbol partidua azter dezan eskatu dio FIFAri
Ipar eta Hego Korearen arteko futbol partiduan gertatutakoak kontutan izanda, Koreako Herri Errepublika Demokratikoko Futbol Elkartearen ordezkariak partidua azter dezan eskatu dio FIFAri. Partidua 2010ean ospatuko den Munduko Txapelketan parte hartzeko ligaxkakoa zen eta Hego Korean jokatu zen.
Martxoaren 31eko gauetik aurrera, partidua baino egun bat lehenago, Ipar Koreako jokalari garrantzitsuenak ohean gelditu behar izan ziren botaka eta buruko min handiarekin.
Haiek ziren osasuntsuenak beste garaietan eta ez zuten hoteletik kanpo beste inon jan.
Gaixotu ziren egunerarte gogorki entrenatu ziren.
Horregatik, ez dago zalantzarik, gertakizun honen atzean prestaturiko ekintza bat dago.
Honetaz gain, Omaneko arbitroak ez zuen gol eman 6. minutuan lerroa gainditu zuen baloia, eta partidua amaitu baino 3 minutu lehenago Hego Koreari falta eskeini zion, gola ekarri zuena.
Argi dago futbol partidua, zalantza eta gezurrez beteta dagoena, KHEDen aurkako beste eraso bat besterik ez dela Lee Myung Baken partetik.
KHEDek ekintza hauek kondenatzeaz gain barkamena eska dezan eskatu dio Hego Koreari.
KHEDeko Futbol Elkarteak, FIFAri leiala, beti bilatuko ditu laguntasuna, bakea eta kirolaren elkartasuna, baina gertutik jarraituko ditu ekintza hauek burutu dituztenak.
Iruzkinak
Naparman 2009-04-13 02:50 #1
Bai, bai usain txarra dauka partidoaaren inguruan gertatutakoa eta norbaitek bere esku zikiña sartu izan dula<br>Poztu naiz ikustean bloga eta eskertzekoak dira estekak, interesgarria horri ofizialarena.<br>Agur lagun<br>
Utzi iruzkina: